Autonomoentzat eta mikroenpresentzat (merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuak). Pasaia 2020

Deskribapena


Xedea

Pasaiako merkataritzaren, ostalaritzaren eta pertsonentzako zerbitzu en sektoreetan, norberaren konturako langileei edo autonomoei eta mikroenpresei, 10 langile baino gutxiago badituzte eta Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera ezarritako alarma-egoeraren ondorioz jarduerak eten dituzten edo beren fakturazioa apirilean % 75 baino gehiago murriztu dutenentzat, 2019ko urritik 2020ko martxorako seihilekoan hilekoan izandako batezbestekoarekin erkatuz gero.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/08/13 – 2020/10/30

ZENBATEKOA: 250.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza eskatu ahal izango dute beren kontura lan egiten duten langileek edo autonomoak eta merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetako 10 langiletik behera dituzten enpresa txikiek, betiere, haien negozio zifrak milioi euroa gainditzen ez badute eta nahitaez itxi badute, edo diru-sarrera % 75etik gora jaitsi dela egiaztatzen badute, 2019ko urritik 2020rako martxorako sei-hilekoan izandako batezbestekoarekiko.

INFORMAZIO:

Pasaiako Udala