Autonomoentzako eta banakako enpresaburuentzako laguntzak, COVID-19ren osasun krisia dela eta. Iruña Okako 2020

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da udalerriko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzea, COVID-19k eragindako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duen errege dekretuaren ondorioz establezimenduak eta enpresak itxi bitartean diru sarrerarik ez izateari aurre egiteko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/07 – 2020/05/31

ZENBATEKOA: 100.000,00  euroak

ONURADUNAK:

  • Jarduera ekonomikoa udalerrian egiten duten enpresa txiki eta ertainak.
  • Egoitza Iruña Okan duten banakako enpresaburuak eta profesional autonomoak.

ARAUDIA:

Autonomoentzako eta banakako enpresaburuentzako laguntzak, COVID-19ren osasun krisia dela eta

Autonomoentzako eta banakako enpresaburuentzako laguntzak, COVID-19ren osasun krisia dela eta