Autonomoei eta enpresa txikiei inbertsioei laguntzak. Areatza 2020

Deskribapena


Xedea

Laguntzen bidez, Areatzako autonomoei eta enpresa txikiei lagundu nahi zaie alarma-egoera indarrean jartzearen ondorioz pairatzen dituzten zailtasunak gainditzen.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/18 – 2020/09/30

ZENBATEKOA: 20.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntzak jaso ahal izango dituzte alarma-egoera indarrean jarri zen egunean baldintza hauek betetzen zituzten pertsona autonomoek eta enpresa txikiek:

  • Jarduera Areatzan egitea eta garatzea.
  • Jarduera ostalaritzan eta txikizkako merkataritzan egitea.

ARAUDIA:

COVID-19-ak eragindako alarma-egoeraren ondorioz, autonomoen eta empresa txikien inbertsioak bultzatzeko diru-laguntzen deialdia.