Autónomo eta enpresentzako laguntzak, alarma-egoeraren deklarazioak eragindako kalteak direla-eta. Eibar 2020

Deskribapena


Xedea

Laguntza ekonomikoa emateko deialdia egiten du 1.000.000 €-tik beherako negozio-zenbateko garbia duten autonomoei eta enpresa txikiei, Covid-19k eragindako alarma-egoeraren deklarazioak eragindako jarduerari eusteko likidezia izan dezaten.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/12 – 2020/06/30

ZENBATEKOA: 700.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Eibarren lokal bat irekita izan eta 1.000.000 eurotik beherako negozio-zenbateko garbia duten pertsona fisiko edo juridikoak.

ARAUDIA:

Oinarriak: ezohiko dirulaguntza 1.000.000 €-tik beherako negozio-zenbateko garbia duten eibarko autónomo eta enpresentzat, alarma-egoeraren deklarazioak eragindako kalteak direla-eta.