Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Toki-erakundeei beren artxibo sistema jartzeko edota sendotzeko dirulaguntzak (2020)

[Artxibo publikoak]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak emateko erregimena eta deialdia arautzea, 2020ko ekitaldi honetan artxibo-programak garatzeko eta, halaber, proiektua bera lantzeko artxibo-sistema propio bat edukitzeko. Programak proiektu batean sartuta egon behar dira, artxibo-sistema propio bat ezartzearen edo sendotzearen helburuarekin.

Aurrekontuko zuzkidura

298.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa proiektu edo programa bakoitzeko %50ekoa izango da, BEZa barne, diruz lagundu daitekeen aurrekontuarena, hala ere, jasotako diru-laguntza inola ere ezingo da 20.000 euro baino handiagoa izan. 

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza zati bakar batean ordainduko da, justifikatu eta gero.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Proiektuaren deskribapena | Aurkeztu eskaerarekin batera: aurkeztutako programa eta artxiboko lokalen deskribapena eta artxibo-zerbitzuan gordeta dauden funtsen identifikazioa (bertakoak nahiz kanpotik etorriak).(PROGRAMA formularioa betetzea)

  • Ekintzen memoria | Aurkeztu eskaerarekin batera: memoria xehatua; aurkezten den programaren edo proiektuaren helburuak, jarduerak, epeak, aurrekontu xehatuak eta justifikazioa

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Ezingo dute deialdi honetan parte hartu laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin adminstratiboki edo penalki zigortuta dauden erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena urratuz sexuaren ziozko edozein bereizkerian erortzeagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak indarrean izatea. Organo tramitatzaileak egiaztatuko du. Baimena espresuki ukatuz gero, egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Euskadiko Artxibo Historikoa (94 4032783 / i-deazua@euskadi.eus

Kodea

0095807

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hiru hilabete baino lehen prozedura ebatziko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Justifikazioak soilik bide elektronikoa erabiliz egin daitezke.

Erakunde onuradunek aurkeztu beharko dute justifikazioari dagokion dokumentazioa, beti ere 2021ko urtarrilaren 15a baino lehenago.

Beste tramite batzuk