Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzak 2020

[Arrantza-eremuen garapen jasangarrirako proiektuak]

Deskribapena


Xedea

Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeari (aurrerantzean, ATET) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako partaidetzazko toki-garapenaren estrategien (PTGE) babespean gauzatutako proiektuak bultzatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

2.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

 

Laguntza-lerroa2020 (€)          2021 (€)          Guztira (€)

Ekoizpeneko inbertsioetarako laguntzak

650.000

1.350.000

2.000.000 

Enplegua sortzeko laguntzak

250.000

 

250.000

Ekoizpenekoak ez diren inbertsioetarako laguntzak    

100.000      

150.000

250.000

Guztira

1.000.000

1.500.000    

2.500.000

Nori dago zuzenduta


Ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen onuradunak

Ekoizpeneko inbertsioetako laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, edo edozein unitate ekonomiko eta ondare bereizi, nortasun juridikorik izan gabe ere, aurreikusitako proiektu eta jarduerak egin baditzakete.

Enplegua sortzeko proiektutako laguntzen onuradunak

Mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak diren pertsona fisiko zein juridikoak, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan egindako definizioaren arabera, betiere.

Ekoizpenekoak ez diren proiektuetako laguntzen onuradunak

Euskal Autonomia Erkidegoko sektoreko eragile hauek:

a) Arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak.

b) Arrantzaren sektoreko erakunde profesionalak eta horien federazioak.

c) Ekoizleen erakundeak eta horien federazioak.

d) Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta arrantzaleen kofradiak eta/edo arrantza-sektoreko erakundeak badira horien bazkide bakarrak.

e) Irabazi-asmoa duten edo ez duten pertsona fisiko edo juridikoak, egoitza soziala II. eranskinean adierazitako lurralde-eremuan dutenak, edo azken baldintza hori betetzen ez badute, jendeari irekitako establezimenduak edo ordezkaritzak dituztenak aipatutako udalerrietan, baldin eta beren helburuen artean hauetako bat badute gutxienez:

i. Jarduera nautikoak sustatzea.

ii. Lurraldeko arrantza-produktuen promozioa egitea.

iii. Itsasoko eta kostaldeko ingurumena sustatzea.

iv. Itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako ondare kulturala sustatzea.

v. Pertsonen prestakuntza eta gaikuntza.

vi. Turismoa sustatzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Itsas eta Arrantza Europako Funtsa (IAEF)

Kontaktu-informazioa


Ainhoa Albizu (Itsas Garapen Elkartea, FLAG)

Telefonoa: 688 62 80 94

E-maila: idazkaritza@itsasgarapen.eus

www.itsasgarapen.eus

Kodea

1051704

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


ADI, AURKEZTEKO EPEAREN ALDAKETA!!!

Maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren, 9. artikuluaren arabera, laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 30ean amaituko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindu hau indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk