2020-2021 ikasturtean, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi zuzendutako diru-laguntza deialdia

[ALUMNGIT-IJIKAS]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da diruz laguntzea irabazi-asmorik gabeko erakundeek 2020-2021 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko aurkezten dituzten proiektuak.

Aurrekontuko zuzkidura

435.890 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honetara laurehun hogeita hamabost mila zortziehun eta laurogeita hamar (435.890) euroko zenbatekoa bideratzen da, lurraldeka honela banatuta:

  1. Araba: 69.742 euro.
  2. Gipuzkoa: 143.844 euro.
  3. Bizkaia: 222.304 euro.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da, eta honela egingo dira ordainketak:

  1. Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren % 20, emandako laguntza onartu eta berehala egingo da, baldin eta erakunde onuradunak lehenengo ordainketari dagokion zenbatekoaren % 50 justifikatu badu.
  2. Gainerakoa, dirulaguntza osoaren % 80, proiektuaren ordura arteko garapena jasotzen duen tarteko memoria aurkeztu ondoren ordainduko da. Memoria horretan, garatzen ari den lan-plana jasoko da, eta esku hartzen ari den ikastetxeen eta ikasleen kopurua adieraziko da, bai eta esku-hartze mota ere, hezkuntza-etapen eta sexuaren arabera banakatuta. Memoria hori 2021eko urtarrilaren 7tik 29ra entregatuko da, bi egun horiek barne, dokumentu bakar batean, eta ezingo ditu hamar orri baino gehiago izan.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakunde

Ikasle ijitoentzako eskola esparruan hezkuntza-jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea

Betekizunak

  • Jarduera-proiektua aginduan xedatutako betebeharren arabera egin beharko da
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretakoren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

  • Ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro; zehazki, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzengatik edo dirulaguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.
  • Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0170812

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean jakinaraziko da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Bitarteko txostena


Memoria 2021eko urtarrilaren 7tik 29ra entregatuko da, bi egun horiek barne.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


2021ko ekainaren 30ean hasi eta 2021ko abuztuaren 31ra arte, egun hori barnean dela.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk