Alde zaharrean hutsik dauden lokaletan saltoki eta ostalaritzako establezimenduen irekiera sustatzeko dirulaguntzak. Plentzia berpiztu 2020

Deskribapena


Xedea

Plentziako alde zaharra dinamizatzea, dirulaguntzak emanez gune horretan hutsik dauden lokal komertzialak alokatzeko. Dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean irekitako saltoki eta ostalaritzako establezimendu guztiek. Helburua da balioan jartzea Plentzian hutsik dauden lokalak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/24 – 2021/01/22

ZENBATEKOA: 12.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Plentzian negozio berri gisa ezartzen diren edo euren jarduera Plentziara ekartzen duten enpresa txikiak, autonomoak eta ondasun erkidegoak.

ARAUDIA:

«Plentzia berpiztu», Plentziako alde zaharrean hutsik dauden lokaletan saltoki eta ostalaritzako establezimenduen irekiera sustatzeko dirulaguntza programa.