Alarma egoeraren adieraspenaren ondorioz etendako jardueren titularrentzako laguntzak. Sopuerta 2020

Deskribapena


Xedea

Helburua da udalerriko merkataritza-, ostalaritza- eta jatetxe-jarduerak berriro abian jartzea eta sustatzea, baita komertzio eta autonomoak sustatzea ere ekonomiaren eta enpresaren ikuspuntutik.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/19 – 2020/07/03

ZENBATEKOA: 70.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Txikizkako merkataritzaren, ostalaritzaestablezimenduen eta jatetxeen titularrak, langile autonomoak eta zerbitzu profesionalak, euren forma juridikoa edozein izanik, bai pertsona fisikoak eta bai juridikoak.

ARAUDIA:

Alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz etendako jardueren titularrentzako dirulaguntzen esleipenerako deialdiaren oinarri arautzaileak, baldin eta jarduera eta/edo egoitza fiskala Sopuertan badute, eteterik eratorritako kalteak arintzeko xedearekin.