Alarma egoeran dauden autonomoentzako eta mikroenpresentzako laguntzak. Iurreta 2020

Deskribapena


Xedea

Iurretako Udalak udalerriko autonomo eta mikroenpresei emango dizkien laguntzak arautzea, COVID-19 birusak sortutako pandemiaren ondoriozko zailtasun ekonomikoei aurre egin ahal izateko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/07/07 – 2020/07/27

ZENBATEKOA: 75.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Txikizkako merkataritza, ostalaritza-establezimenduak, autonomoak eta mikroenpresak (hamar langileko edo gutxiagoko enpresa gisa ulertuta, edozein dela ere haien forma juridikoa), bai eta Iurretan jendearentzat irekita dagoen establezimendu batean jarduera (saltokia edo zerbitzuak emateko gunea) utzi duten beste zerbitzu profesional batzuk ere, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19 delakoak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak, xedatutakoaren arabera.

ARAUDIA:

Alarma-egoeraren deklarazioak ukitutako Iurretako autonomo eta mikroenpresei zuzendutako aparteko laguntzarako deialdiaren laburpena.