Alarma-egoera deklaratzearen ondorioz jarduera uzteagatiko laguntzak. Portugalete 2020

Deskribapena


Xedea

Udalak lagundu nahi die, alarma-egoera deklaratuta, jarduna bertan behera utzi dutenei edo fakturazioa, aurreko sei hilabetekoaren batez bestekoarekin konparatuta, gutxienez ehuneko hirurogeita hamabost murriztu zaienei, murrizte horren eragin ekonomikoa leuntzeko xedez, jardunari berriro ekiteko laguntza gisara.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/24 – 2020/07/07

ZENBATEKOA: 900.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Autonomoak eta mikroeteak, haien forma juridikoa dena delakoa izanik ere, baldin eta jarduna bertan behera utzi badute edo fakturazioa, aurreko sei hilabetekoaren batez bestekoarekin konparatuta, gutxienez %75 murriztu bazaie, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuarekin bat etorriz, eta jardun hori Portugaleten jendeari zabaldutako merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu establezimendu batean garatzen bazuten.

ARAUDIA:

Dirulaguntzen oinarri-arauak Portugaleteko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetarako alarma egoerak eraginda jarduera uzteagatik.