Alarma-egoera deklaratzeak eragindako enpresei laguntzeko aparteko dirulaguntzak. Vitoria-Gasteiz 2020

Vitoria-Gasteizko Udala

Deskribapena


Xedea

Alarma-egoera deklaratzeak eragindako enpresentzako aparteko laguntzak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/15 – 2020/06/30

ZENBATEKOA: 750.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Merkataritza-jardueraren bat duten enpresa pribatuak izan ahalko dira oinarri hauetan arautzen diren laguntzen onuradun, haien izaera juridikoa edozein delarik, betekizun hauek betetzen badituzte:

  • Helbide sozial eta fiskala Gasteizko udalerrian edukitzea.
  • Diruz laguntzekoak diren jarduerak Gasteizko udalerriko lokal batean zuzenean garatzea.
  • Mikroenpresa izateko bete beharreko betekizunak betetzea (hamar soldatapeko baino gutxiago, eta bi milioi eurotik beherako negozio-bolumena edo balantze orokorra, urtean).

ARAUDIA:

2020an Gasteizen alarma-egoera deklaratzeak eragindako enpresei laguntzeko aparteko dirulaguntzen udal programaren deialdi publikoa eta berariazko oinarri arautzaileak