Alarma-egoera deklaratzeak eragindako enpresei laguntzeko aparteko dirulaguntzak. Vitoria-Gasteiz 2020 (Bigarren deialdia)

Vitoria-Gasteizko Udala

Deskribapena


Xedea

Alarma-egoera deklaratzeak eragindako enpresentzako aparteko laguntzak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 15/08/2020 - 02/10/2020

ZENBATEKOA: 239.833,01 euroak

ONURADUNAK:

Merkataritza-jardueraren bat duten enpresa pribatuak izan ahalko dira oinarri hauetan arautzen diren laguntzen onuradun, haien izaera juridikoa edozein delarik, betekizun hauek betetzen badituzte:

  • Helbide sozial eta fiskala Gasteizko udalerrian edukitzea.
  • Diruz laguntzekoak diren jarduerak Gasteizko udalerriko lokal batean zuzenean garatzea.
  • Mikroenpresa izateko bete beharreko betekizunak betetzea (hamar soldatapeko baino gutxiago, eta bi milioi eurotik beherako negozio-bolumena edo balantze orokorra, urtean).
  • Enpresa txikia izateko bete beharreko betekizunak betetzea (50 soldatapeko bainogutxiago, eta 10 milioi eurotik beherako negozio-bolumena edo balantze orokorra, urtean).

ARAUDIA:

2020an Vitoria-Gasteizen alarma-egoera deklaratzeak eragindako enpresei laguntzeko apartekodirulaguntzen udal programaren deialdi publikoa eta berariazko oinarri arautzaileak. Bigarren deialdia

2020an Vitoria-Gasteizen alarma-egoera deklaratzeak eragindako enpresei laguntzeko aparteko dirulaguntzen udal programaren bigarren deialdiaren 2. ildorako zuzkidura ekonomikoa handitzeko erabakia