Aktibo finkoak modernizatzeko eta inbertitzeko laguntzak. Balmaseda 2020

Deskribapena


Xedea

Fondo galdurako laguntzen emakida arautzea, egoitza soziala Balmasedan duten enpresetan aktibo finkoak modernizatu eta inbertsioak egitetik eratorritako gastuak diruz laguntzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/01 – 2020/10/31

ZENBATEKOA: 15.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte Balmasedan egoitza soziala duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoek, betiere Diru Laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan adierazitako baldintza baztertzaileak betetzen ez badira.

ARAUDIA:

Balmasedako jarduera ekonomikoa sustatu eta langabezia murrizteko laguntzak emateko oinarriak.