Abereen osasunari lotutako programak garatzeko, abeltzainen talde eta elkarteentzako laguntza ekonomikoak. Bizkaia 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Foru dekretu honen helburua da arautzea abereen osasunaren arloan hobekuntza programak sustatu eta garatzen dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko arraza garbien abeltzainen elkarteentzako, elkarte sektorialentzako eta herri onurako mendietako abeltzainen elkarteentzako diru-laguntzak emateko araubidea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/11/19 – 2020/12/01

ZENBATEKOA: 116.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dekretu honetan araututako diru-laguntzen onuradunak hauek izango dira:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko ekoizpenerako ganaduaren arraza garbiak kontserbatu, hobetu eta sustatzen dituzten legez eratutako hazleen elkarteak.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko herri onurako mendiak kudeatzen dituzten edo haien adjudikaziodun diren legez eratutako abeltzainen elkarteak.
  • Honako baldintza hauek betetzen dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko ekoizle eta abeltzainen elkarte profesional edo enpresarialak: foru dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzea, abeltzaintzaren azpisektore bat modu esanguratsuan ordezkatzea eta abeltzaintzaren arloko barne produktu gordinaren ekarpen neurgarri bat egitea.
  • Aurreko ataletako batean dauden eta foru dekretu honetako baldintzak betetzen dituzten elkarteen federazioak edo batasunak.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 99/2020 FORU DEKRETUA, azaroaren 17koa, zeinaren bidez onartzen baitira Bizkaiko Lurralde Historikoko abeltzain-talde eta -elkarteentzako laguntza ekonomikoak, albaitaritza-osasunaren arloko programak gara ditzaten, eta egiten baita laguntza horien 2020rako deialdia.