Departamento de Cultura y Política Lingüística

2020an COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa kudeatzera bideratuta ezarri zen alarma-egoeraren ondorioz jarduera eten duten edo nabarmen murriztu duten kultura-arloko mikroenpresen gastu finko edo egiturazkoak arintzeko dirulaguntzak.

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da kultura-sektoreko mikroenpresatzat hartzen diren elkarte eta sozietateen gastu finkoak edo egiturazkoak arintzeko dirulaguntzak ematea, baldin eta elkarte eta sozietate horien jarduera erabat eten bada edo murrizketa bat izan badute, COVID ‐ 19k 2020an eragindako osasun-krisiaren kudeaketarako alarma-egoera deklaratzearen ondorioz.

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Aurkeztutako kontzeptuen % 80 lagunduko da diruz.
Gehienez, 10.000 euroko laguntza emango zaie onuradunei.
Izapidetzeko, sozietate edo elkarteak aurkeztutako laguntza-eskabidean gutxienez 1.000 euroko gastua jaso beharko da, BEZa kenduta.

Ordainketa-modua:

Erakunde onuradunei lehenengo ordainketa egingo zaie dirulaguntza eman ondoren, dirulaguntza aurkeztean justifikatutako zenbatekoan, eta bigarren ordainketa, gainerako zenbatekoan, behin dirulaguntza justifikatuta, 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

- Europako Batzordeak mikroenpresen definizioari buruz maiatzaren 6ko 2003/361/EB Gomendioetan edo horiek ordeztu edo aldatzen dituzten xedapenetan ezarritakoak: bereziki, 10 langile baino gutxiago izatea eta urteko fakturazioa bi milioi eurokoa baino txikiagoa izatea.

COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa kudeatzera bideratuta ezarritako alarma-egoeraren ondorioz, jarduera erabat eten bada edo fakturazioan % 75etik gorako murrizketa izan badu 2019ko ekitaldiko hileko batez bestekoarekin alderatuta, 2020ko martxotik irailera bitarteko aldian, COVID19k eragindako krisi sanitarioaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz.

- Jardueraren helburua edo xede soziala agindu honen 3.3 artikuluan jasotako jardueretako bat izatea.

- Fakturazioaren % 70 gutxienez agindu honen 3.3 artikuluan jasotako jardueretako batetik eratortzea.

- Alarma-egoera amaitu ondoren, jarduerari berrekin izana eta alta emanda egotea, 3.3 artikuluan adierazitako kolektibo onuradunetako baten barruan, gutxienez lau hilabetez, jarduerari berriz ekin zaionetik.

- Erakunde onuradunei dirulaguntza horiek emateko, eta, bidezko denean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dauzkaten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiei.

- Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehapenik jaso ez izana, ez eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, edo Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

- Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako gainerako egoeretan, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1106201

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteak.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Dirulaguntza onuradunek justifikaziorako eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen.

Beste tramite batzuk