Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2019. Diru-laguntzak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei, ingurumen-boluntariotzako proiektuak gara ditzaten

[volamb]

Deskribapena


Xedea

Norgehiagoka-prozeduraren bitartez diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzeko eta laguntzok deitzeko helburua du agindu honek; irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek jaso ditzakete laguntza horiek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte ingurumen-boluntariotzako proiektuak 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 31ra arte.

 

Aurrekontuko zuzkidura

120.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzaren gehienez ere, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 15.000 euroko kopurua.

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatika egingo da: emandako diru-laguntzaren %50 laguntza onartu ondoren ordainduko da, eta diru-laguntzaren gainerako % 50a, berriz, erakunde onuradunak justifikazioa aurkeztearen mende geratuko da.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Honako hauek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak: irabazte-asmorik gabeko erakunde edo elkarte pribatuak, legez eratuak eta administrazio publikoaren partaidetzarik ez dutenak.

Eskakizunak:

  • Erakunde onuradunak boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeaz edo Lege baliokideaz eraenduko dira.
  • Erakunde eskatzaileak dagokion Erregistroan inskribatuta egon behar dute

  • Fundazioek parte hartuz gero, Fundazioei buruzko Legea (ekainaren 2ko 9/2016) bete behar dute
  • Honako hauek ezingo dituzte eskuratu deialdi honetako diru-laguntzak: laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat dutenak; edo legezko galarazpen edo kausaren bat izatea, eta horrek halakorik eskuratzeko ezgaitzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeko (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenean ezarritakoa barne
  • Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluko 2. zenbakian jasotako gorabeheraren batean dauden erakundeak.
  • Diru-laguntzaren Aginduko 6. artikuluan zenbait betekizun egiaztatzea.
  • Zerga betebeharrak bete behar dituzte.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0262306

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitalpenetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk