Hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko deialdia (UDALAGUNTZA-2019)

[UDALAGUNTZA]

Deskribapena


Xedea

Hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeek dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko deialdia iragartzea.

Aurrekontuko zuzkidura

6.000.000,00 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Hezkuntza Sailak balorazio-batzordeak onartutako aurrekontuaren % 60 ordainduko du.

Eskaera bakoitzeko ematen den zenbatekoa ezingo da 360.000 euro baino handiagoa izan; hortaz, balorazio-batzordeak onartutako 600.000 euro baino gehiagoko aurrekontuak dituzten eskaerei diru-laguntza ematen bazaie, muga hori hartuko da kontuan.

Obraren aurrekontuan ez dira sartuko proiektua idazteko, obra zuzentzeko eta obraren segurtasun eta osasun arloak koordinatzeko ordainsariak.

Halaber, ezin izango dira obraren aurrekontuan sartu udaleko langile den edozein pertsonaren ordainsariak.

Ordainketa-modua:

Bi alditan ordainduko zaio diru-laguntza dagokion udalari:

  • %15 deialdia ebaztean, agindu honen 11.b artikuluan ageri den epea igaro eta gero, eta uko egiterik izan ez bada.
  • Gainerako %85a egindako inbertsioa justifikatu eta gero.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea.
  • Obrak egiteko diru-laguntza zein eraikinetarako eskatzen den, haren jabe izatea.
  • Ezingo diote agindu honi heldu Hezkuntza Sailak azken hamar urteetako Udalaguntza deialdien babespean emandako laguntza eduki duten obrek.
  • Erakunde eskatzaileek egunean eduki beharko dituzte beren zerga-betebeharrak beteta, bai eta zuzenbide publikoko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak ere. Eskaeraren unean egiaztatu beharko dute egitate hori, eta diru-laguntza ematean zein ordaintzean eutsi beharko diote egoera horri.
  • Obrek 2019ko urtarrilaren 1a eta 2020ko abuztuaren 31 artean hasiak beharko dute, eta 2020ko abenduaren 31 baino lehen amaituak.

Betekizunak

  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako egoeraren batean.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0096607

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean, deialdia EHAAn argitaratzen denetik.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk