Enplegua batez ere eremu eta udalerri behartsuetan sustatzeko toki-ekintzetarako 2019ko laguntzen deialdia

[TSE- 2019]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua 2019an laguntzak ematea Europar Batasunak katalogatutako Arabako eremu behartsuetako toki-erakundeei, bai eta langabezia-tasa altuak dituzten eremuei ere, jarduketaren eremuan bizkortze ekonomikoa lortzen eta enplegua sortzen laguntzen duten proiektuak abiarazteko, bat etorriz 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioarekin.

Aurrekontuko zuzkidura

10.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

5.000.000 €, Ezkerraldearen, Meatzaldearen eta Oarsoaldearen garapen sozioekonomikorako talka-planarekin lotutako eremu eta udalerrientzako jarduketak finantzatzeko.

5.000.000 €, langabeziak bereziki ukitutako eskualde eta udalerrietara zuzendutako jarduketak finantzatzeko.

Lurralde-eremu bakoitzean gehienez banatu daitekeen aurrekontua deialdi honetako II eta III Eranskinetan ezarri da

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • Lehenengo ordainketa %55ekoa izango da, ebazpena igorri ondoren.
  • Bigarren ordainketa gainerako %45 edo justifikazioaren ondoriozko kopurua izango da, behin proiektua amaitu eta gastuak justifikatuta, 9. artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak

  • Ezkerraldea, Meatzaldea eta Oarsoaldea garatzeko Talka Planarekin lotutako udalerriak (I. eranskinean aipatutakoak), bai eta kide diren mankomunitateak eta taldeak, edo udalerrien mende dauden eta nortasun juridikoa duten toki-garapenerako agentziak ere.
  • Langabezia-tasa altuak dituzten udalerriak, bai eta kide diren mankomunitateak, kuadrillak eta taldeak, edo udalerrien mende dauden eta nortasun juridikoa duten toki-garapenerako agentziak ere.

Eskakizunak:

  • Ezkerraldea, Meatzaldea eta Oarsoaldea garatzeko Talka Planarekin lotutako udalerriak (I. eranskinean aipatutakoak), bai eta kide diren mankomunitateak eta taldeak, edo udalerrien mende dauden eta nortasun juridikoa duten toki-garapenerako agentziak ere. Kontratazioak tokian-tokian sustatuko dira, eta dirulaguntza jaso duten erakundeek edo haien mendeko erakundeek egingo dituzte zuzenean; bestela, zailtasun bereziak dituzten pertsonak gizarteratzen eta laneratzen diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek, betiere Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen erroldan izena emanda badaude.

  • 2018ko abenduan % 11tik gorako langabezia-tasa duten berrogeita bederatzi udalerriak, kontuan hartuta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratutako enplegu-eskatzaile langabetuen estatistika-fitxategia, bai eta kide diren mankomunitateak, kuadrillak eta taldeak, edo udalerrien mende dauden eta nortasun juridikoa duten toki-garapenerako agentziak ere.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea

  • Erakunde eskatzaileak diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea

  • Ez izatea zehapen penal edo administratiborik, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten direnik, eta ez egotea horretarako desgaitzen dituen debeku baten pean, barne hartuta sexuagatiko bereizkeriagatik gertaturikoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoari jarraikiz..

  • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 artikuluan aurreikusitako egoeren eraginpean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Posta elektronikoa: tokikolaguntzak@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945-062.413

Arabako Lurralde Bulegoa: 945-062 407

Bizkaiko Lurralde Bulegoa: 944-986 065 / 944-986.067

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: 943-596.217 / 943-596.213

 

Kodea

1090501

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerari eranskiko zaio:

  • Eskualde mailako eta tokiko garapen ekonomikorako eta enplegua sortzeko proiektuen memoria tekniko deskribatzailea. Memoriak deialdiaren betekizunak betetzen direla egiaztatzeko aski informazio eskaini beharko du.
  • Memoria ekonomikoa, proiektua gauzatzearekin lotutako gastuei eta horren bideragarritasunari buruzko datuak jasoko dituena.
  • Kontratazioen aurreikuspena, sexuen arabera banakatutako datuak jasota, eta, kasuan kasu, memoria labur bat, aurkeztutako proiektuan sartutako genero-ikuspegiari buruzkoa.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena

Beste tramite batzuk