Toki-eremuan osasuna sustatzeko programak garatzeko laguntzak
[toki-eremuan-osasuna-sustatzeko-programak]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1.– Agindu honen xedea da EAEko toki-erakundeentzako, toki-erakunde autonomoentzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako laguntza ekonomikoak iragartzea, tokiko ekintza komunitarioa indartzeko eta, 2019an, osasuna sustatzeko proiektuak garatzeko, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete.
2.- Laguntza hauen xedea da honako hauek finantzatzea 2019ko ekitaldian:
- a) PKPk sortzera eta/edo dinamizatzera bideratutako jarduketak, osasuna sustatzeko ekintzak eta estrategiak tokian-tokian planifikatu eta garatzeko.
- b) Osasuna sustatzeko jarduketak, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete eta PKPen esparruan garatzen baitira.
Parte-hartze komunitarioko prozesua, aurrerantzean PKP, egitura inklusibo eta partaidetzazko gisa definitzen da, eta komunitateko hainbat eragile biltzen ditu, hala nola, administrazioak, hainbat esparru edo sektore (hezkuntza, gizartea, osasuna, kultura, ekonomia…) eta herritarrak, gizarte-erakundeak barne, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuteko xedearekin.
Aurrekontuko zuzkidura
292.000 euroPrestazio ekonomikoa
1.- Diruz lagundu daitezke hauen ondoriozko gastuak:
- a) PKP dinamizatzea, helburu hauekin:
- Komunitateko eragileak erakartzea eta PKP ahalbidetzen duten aliantzak ezartzea.
- Komunitateko aktiboak identifikatzea pertsonen eta komunitateen gaitasuna indartzen duten faktore eta errekurtso gisa, osasunari eta ongizateari eusteko (aktiboen mapatzea).
- Komunitatearen beharrizanak, asmoak, arazoak edo bere interesekoak diren gaiak identifikatzea.
b) Osasuna sustatzeko jarduerak egitea, jarduerok PKPren eraginez sortuak izanik eta jarduketa-esparru ezberdinetara bideratuak, komunitatearen beharrizanen, asmoen, arazoen edo bere interesekoak diren gaien arabera, hala nola, jarduera fisikoa, elikadura osasuntsua, ongizate emozionala, osasuna edo ongizatea ahalbidetzen duten inguruneak, etab.
- c) Toki-hedabideetan zabaltzea PKPren edo burutzen ari diren jarduketen berri, herritarren parte-hartzea sustatze aldera.
2.- Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:
- a) Langile-kostuak ordaintzera bideratuak, langile-egiturak sortzea edo horiek egonkor mantentzea ekartzen dutenak.
- b) Banku-kontuen interes zordunak; finantza-gastuak; administrazio-lizentziak; errekarguak, eta administrazio- eta zigor-zehapenak, honako hauek barne direla: ordainketetan berandutzearen ondoriozko zehapenak; zerga, tributu eta tasak edo Gizarte Segurantzako kuotak ez ordaintzearen ondoriozkoak, eta prozedura judizialen eta gatazkak borondatez konpontzeko bestelako prozeduren gastuak.
- c) Balioespen-batzordearen ustez, laguntzaren xedearekin edo jardueraren exekuzioarekin bat ez datozen bestelako gastuak, edo ekonomia- eta efizientzia-printzipioen kontrakoak direnak.
3.- Artikulu honetan zehaztu gabeko gaietarako, oinarrizko legedi gisa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2013 Lege Orokorraren 31. artikuluan eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 83. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
Dirulaguntzen zenbatekoaren mugak
Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzen zenbatekoak ez ditu muga hauek gaindituko: eskatutako zenbatekoa; diruz lagun daitekeen gastuaren aurrekontu osoaren % 100; proiektu bakoitzeko 8.000 euroko zenbatekoa; erakunde onuradun bakoitzeko 15.000 euroko zenbatekoa, proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero.
Ordainketa-modua:
Laguntzaren % 70, ematen den unean, ebazpena onartu eta argitaratu eta gero, eta onuradunak laguntza onartu eta gero.
Gainerako % 30a 2020an, diruz lagundutako proiektua egin ondoren, erakunde onuradunak justifikatu eta gero diruz lagundutako proiektua egin dela eta proiektu horren guztizko gastua zein izan den, 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Organo kudeatzaileak, ordainketa bakoitza egin aurretik, egiaztatuko du erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela, eta ez dela zordun dirua itzuli behar duela dioen ebazpenen batean.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak, bestelako toki-erakundeak, toki-erakunde autonomoak eta tokiko merkataritza-sozietateak.
Betekizunak
- Baldintza hauek bete beharko dituzte tokiko merkataritza-sozietateek: euren kapitala titulartasun publikokoa izatea; parte hartzen duten udaletako osoko bilkurek izendatuak izatea eskatutako dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko, eta merkataritza-erregistroan eratuta eta inskribatuta egotea.
- Erakunde onuradun izatera iristeko eta onuradun-egoera horri eusteko, erakundeak beteta izan beharko ditu legezko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, baita dirulaguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere.
- Ezin izango dira erakunde onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2013 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako egoeraren batean daudenak.
- Erakundeek artikulu honetan xedatzen diren eskakizunak bete beharko dituzte dirulaguntzen onuradun deklaratuak izateko laguntzak emateko ebazpenaren bidez. Gainera, prozesu osoan zehar bete beharko dira eskakizunak, emandako dirulaguntza likidatu arte.
- Organo kudeatzaileak, ordainketa bakoitza egin aurretik, egiaztatuko du erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela, eta ez dela zordun dirua itzuli behar duela dioen ebazpenen batean.
- Erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko dute erakundeek -eskabide-formularioan jasota dago-, eta, han, honako hauek justifikatu: ez dutela onuradun izateko ezgaitzen duen debekurik eta, bereziki, dirulaguntzak itzultzeko obligazioak ordainduta dituztela. Hori guztia, agindu honen 7. eta 10. artikuluetan aipatutako egiaztatze-jarduketak eragotzi gabe.
- Ezingo dituzte laguntza hauek eskuratu zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden entitateek, ez eta horretarako ezgaitzen dituen debekuren baten eraginpean daudenek ere, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legea dela-eta, sexuaren inguruko diskriminazioa egiteagatik gertatutakoak barne.
-
Erakunde onuradunen betebeharrak
- Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, laguntza onartutzat joko da, baldin eta, onuradunek, dirulaguntza eman izanaren ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera hamar egun balioduneko epean, berariaz laguntzari uko egiten ez badiote.
- Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzea, eta jasotako laguntza guztia horretara bideratzea.
- Eskatu eta kontuan hartu den eskakizunen batean aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematean, horren berri ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan justifikatzea dirulaguntza emateko edo baliatzeko bete beharreko eskakizunak eta baldintzak betetzen dituztela, bai eta jarduketa egin dutela ere.
- Osasun Sailari laguntzea jarduketa horiek egiaztatu, ikuskatu, segimendua egin, ebaluatu eta kontrolatzeko prozeduretan, eta honako kontrol-saio hauen mende jartzea: Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkionak –Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuen kargura emandako laguntzak diren heinean–, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudian aurreikusitakoak.
- Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten dokumentuak –dokumentu elektronikoak barne– bost urtez gordetzea, egiaztapen- eta kontrol-jarduketen xede izan baitaitezke.
- Osasun Sailaren babesa dutela aipatzea egiten dituzten agirietan eta publizitatean. Aipamen hori Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera txertatuko da; euskadi.eus-eko egoitza elektroniko honetan dago eskuragarri:http://bit.ly/2QfLDY4
- Aurkeztutako dokumentazioaren informazio tekniko eta grafikoa erabiltzeko eskubidea ematzea Osasun Sailari, dohainik eta era ez-esklusiboan, eta argitaratzeko moduko formatuan, Osasun Sailaren informazio-sisteman sartu eta erabiltzeko, eta bai zabaldu eta/edo argitaratzeko ere formatu bibliografiko, ikus-entzunezko, informatiko edota teknika erabiltzen uzten duen edozein bide baliatuz.
- Euskadi Aktiboa plataforman,http://bit.ly/2JWNHDp orrian, baliabide komunitario gisa ikusaraztea PKP, eta jarduera gisa horren ondoriozko jarduketak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157
BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 944 031577
GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717
Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia - 945 019203
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0088610Eskaerak aurkezteko modua eta epea
Dirulaguntza eskaria on-line egin behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" atalean egin behar da.
1. Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
2. Eskabide bat aurkeztu behar da proiektu bakoitzeko.
3. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, agindu honen izapide elektronikoei buruzko 21.4. artikuluan adierazitako euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez.
4. Identifikazio elektroniko aitortua duten elkarteen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, agindu honen 21.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, baldintza hauek betetzen dituzte:
- a) Ordezkariak, baldin eta erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
- b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.
5. Erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta horri erantsi beharreko gainerako agiriak . Orobat, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu eta ondorengo jarduketetan, eta prozedura osoan, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
1. Dokumentazioa formatu digitalean prestatu.
2. Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa izan behar duzu.
3. Nire karpetara sartu.
- Baldintza hauek bete beharko dituzte tokiko merkataritza-sozietateek: euren kapitala titulartasun publikokoa izatea; parte hartzen duten udaletako osoko bilkurek izendatuak izatea eskatutako dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko, eta merkataritza-erregistroan eratuta eta inskribatuta egotea.
- Erakunde onuradun izatera iristeko eta onuradun-egoera horri eusteko, erakundeak beteta izan beharko ditu legezko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, baita dirulaguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere.
- Ezin izango dira erakunde onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2013 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako egoeraren batean daudenak.
- Erakundeek artikulu honetan xedatzen diren eskakizunak bete beharko dituzte dirulaguntzen onuradun deklaratuak izateko laguntzak emateko ebazpenaren bidez. Gainera, prozesu osoan zehar bete beharko dira eskakizunak, emandako dirulaguntza likidatu arte.
- Organo kudeatzaileak, ordainketa bakoitza egin aurretik, egiaztatuko du erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela, eta ez dela zordun dirua itzuli behar duela dioen ebazpenen batean.
- Erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko dute erakundeek -eskabide-formularioan jasota dago-, eta, han, honako hauek justifikatu: ez dutela onuradun izateko ezgaitzen duen debekurik eta, bereziki, dirulaguntzak itzultzeko obligazioak ordainduta dituztela. Hori guztia, agindu honen 7. eta 10. artikuluetan aipatutako egiaztatze-jarduketak eragotzi gabe.
- Ezingo dituzte laguntza hauek eskuratu zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden entitateek, ez eta horretarako ezgaitzen dituen debekuren baten eraginpean daudenek ere, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legea dela-eta, sexuaren inguruko diskriminazioa egiteagatik gertatutakoak barne.
-
Erakunde onuradunen betebeharrak
- Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, laguntza onartutzat joko da, baldin eta, onuradunek, dirulaguntza eman izanaren ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera hamar egun balioduneko epean, berariaz laguntzari uko egiten ez badiote.
- Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzea, eta jasotako laguntza guztia horretara bideratzea.
- Eskatu eta kontuan hartu den eskakizunen batean aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematean, horren berri ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan justifikatzea dirulaguntza emateko edo baliatzeko bete beharreko eskakizunak eta baldintzak betetzen dituztela, bai eta jarduketa egin dutela ere.
- Osasun Sailari laguntzea jarduketa horiek egiaztatu, ikuskatu, segimendua egin, ebaluatu eta kontrolatzeko prozeduretan, eta honako kontrol-saio hauen mende jartzea: Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkionak –Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuen kargura emandako laguntzak diren heinean–, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudian aurreikusitakoak.
- Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten dokumentuak –dokumentu elektronikoak barne– bost urtez gordetzea, egiaztapen- eta kontrol-jarduketen xede izan baitaitezke.
- Osasun Sailaren babesa dutela aipatzea egiten dituzten agirietan eta publizitatean. Aipamen hori Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera txertatuko da; euskadi.eus-eko egoitza elektroniko honetan dago eskuragarri:http://bit.ly/2QfLDY4
- Aurkeztutako dokumentazioaren informazio tekniko eta grafikoa erabiltzeko eskubidea ematzea Osasun Sailari, dohainik eta era ez-esklusiboan, eta argitaratzeko moduko formatuan, Osasun Sailaren informazio-sisteman sartu eta erabiltzeko, eta bai zabaldu eta/edo argitaratzeko ere formatu bibliografiko, ikus-entzunezko, informatiko edota teknika erabiltzen uzten duen edozein bide baliatuz.
- Euskadi Aktiboa plataforman,http://bit.ly/2JWNHDp orrian, baliabide komunitario gisa ikusaraztea PKP, eta jarduera gisa horren ondoriozko jarduketak.
Dirulaguntza hauen tramitazio elektronikoa egiteko beharrezkoa da:
- Pertsona juridikoaren identifikazio elektronikoa (Izenpe-Entitatearen ordezkariaren ziurtagiria, FNMT ziurtagiria, …)
- Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoa (NAN elektronikoa, Izenpe-Herritarraren ziurtagiria,…) Bigarren aukera hau posible izango da, pertsona hori Eusko Jaurlaritzako Administrazioko Ordezkarien erregistro elektronikoan izena emanda baldin badago (informazio gehiago ondorengo estekan).
Halaber, beharrezkoa da:
- Ondorengo atalean adierazten den dokumentazioa pdf formatuan edo onartutako beste formatu batean eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan, horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu eta hemen, bete beharreko lau pausu izango dira:
- Eskaria bete.
- Prestatutako dokumentu eta inprimakiak erantsi.
- Eskaria sinatu.
- Erantsitako dokumentazioa eta eskaria bidali.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua:Tramitearen jarraipena eta espedientearen segimendua Nire karpeta-n egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Gehienez ere lau hilabetekoa izango da prozedura ebatzi eta ebazpena erakunde interesdunei jakinarazteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe hori igarota, ebazpenik argitaratu ez bada, dirulaguntza eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 25.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Dirulaguntzaren justifikazioa
Aurkezteko epea: 2020ko urtarrilaren 31
1. Diruz lagundutako jarduera benetan burutu dela justifikatzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
- a) Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatu izanaren deskribapen-memoria, izapide elektronikoei buruzko 21. artikuluan adierazitako euskadi.eus egoitza elektronikoko II. eranskinean jasotakoa. Gizonen eta emakumeen egoeran duen eragina ezagutzeko, informazioa sexuaren arabera bereizita emango da memoria horretan, hala badagokio, betiere.
- b) Dirulaguntzaren xede den proiektuaren helburua eta asmoa bete direla dioen ziurtagiria, toki-erakundeko idazkariarena edo erakunde eskatzailea ordezkatzen duen pertsonarena.
- c) Faktura edo baliozko beste ordainketa-egiaztagiri batzuen kopiak, toki-erakundeko idazkariak edo erakunde eskatzailearen ordezkariak sinatuak. Dokumentu horiek egiaztatu behar dute justifikatze aldia amaitu baino lehen benetan ordaindu dela dirulaguntza eta haren xede den proiektua benetan gauzatu dela.
- d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, eta beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru-sarrerarik eskuratu bada, hala adieraztea.
- e) Dokumentu osagarriak, proiektua egin dela egiaztatzen dutenak, honako hauek barne direla: material grafikoa, bileren aktak eta bertaratutakoen zerrenda edo prozesuan sortutako beste agiri batzuk.
2. Aldez aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako dirulaguntzarekin, baldin eta gastu horiek dirulaguntza jaso duten jarduketetan sartzen diren ekintza eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2019. urtean sortutakoak badira.
3. Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da, eta egun horixe izango da dokumentu horiek onartzeko azkena.
4. Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko da dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa, izapidetze elektronikoari buruzko 21.5 artikuluan azaltzen den moduan.
5. Artikulu honetan zehaztu gabeko gaietarako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Erakunde onuradunen betebeharrak
- Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, laguntza onartutzat joko da, baldin eta, onuradunek, dirulaguntza eman izanaren ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera hamar egun balioduneko epean, berariaz laguntzari uko egiten ez badiote.
- Dirulaguntzaren xede den proiektua gauzatzea, eta jasotako laguntza guztia horretara bideratzea.
- Eskatu eta kontuan hartu den eskakizunen batean aldaketaren bat izan bada dirulaguntzak ematean, horren berri ematea organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- Helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri ematea organo kudeatzaileari, hori gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.
- Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan justifikatzea dirulaguntza emateko edo baliatzeko bete beharreko eskakizunak eta baldintzak betetzen dituztela, bai eta jarduketa egin dutela ere.
- Osasun Sailari laguntzea jarduketa horiek egiaztatu, ikuskatu, segimendua egin, ebaluatu eta kontrolatzeko prozeduretan, eta honako kontrol-saio hauen mende jartzea: Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkionak –Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuen kargura emandako laguntzak diren heinean–, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudian aurreikusitakoak.
- Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten dokumentuak –dokumentu elektronikoak barne– bost urtez gordetzea, egiaztapen- eta kontrol-jarduketen xede izan baitaitezke.
- Osasun Sailaren babesa dutela aipatzea egiten dituzten agirietan eta publizitatean. Aipamen hori Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera txertatuko da; euskadi.eus-eko egoitza elektroniko honetan dago eskuragarri:http://bit.ly/2QfLDY4
- Aurkeztutako dokumentazioaren informazio tekniko eta grafikoa erabiltzeko eskubidea ematzea Osasun Sailari, dohainik eta era ez-esklusiboan, eta argitaratzeko moduko formatuan, Osasun Sailaren informazio-sisteman sartu eta erabiltzeko, eta bai zabaldu eta/edo argitaratzeko ere formatu bibliografiko, ikus-entzunezko, informatiko edota teknika erabiltzen uzten duen edozein bide baliatuz.
- Euskadi Aktiboa plataforman,http://bit.ly/2JWNHDp orrian, baliabide komunitario gisa ikusaraztea PKP, eta jarduera gisa horren ondoriozko jarduketak.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-ren bidez aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Dokumentazioa formatu digitalean prestatu.
- Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa izan behar duzu.
- Nire karpetara sartu.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Dokumentazioa formatu digitalean prestatu.
- Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa izan behar duzu.
- Nire karpetara sartu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Dokumentazioa formatu digitalean prestatu.
- Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa izan behar duzu.
- Nire karpetara sartu.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantendu egingo dira, eta beste prozedura batean erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Dokumentazioa formatu digitalean prestatu.
- Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa izan behar duzu.
- Nire karpetara sartu.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak