Laguntza bereziak enpleguko erregulazio-txosten hauek eragindako langile langabeentzat: 76/2000, 2001eko martxoaren 8koa, eta 25/2001, 2001eko uztailaren 31koa, biak ere Sistemas de Instalaciones de Telecomunicaciones, S.A. enpresari baimenduak

[SINTEL LAGUNTZAK 2019]

Deskribapena


Xedea

Laguntza bereziak emango zaizkie 76/2000, 2001eko martxoaren 8koa, eta 25/2001, 2001eko uztailaren 31koa, enplegu erregulazio txostenek eragindako 52 urtetik gorako pertsona langabetuei, aurreikusitako neurrien onurak jasotzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Aurrekontuko zuzkidura

28.800,00 €

Prestazio ekonomikoa

Gizarte Segurantzaren Hitzarmen Bereziaren Kopuru Osagarria 

Langileek kopuru osagarri bat jasotzeko eskubidea izango dute, Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezi bat sinatzeko bada soilik.

Kopuru osagarri horren zenbatekoa ezingo da izan sinatutako Hitzarmen Bereziko kotizazio-oinarriaren arabera kotizatu beharreko zenbatekoa baino handiagoa. 

Kopuru osagarria sortuko da langileak baldintza guztiak betetzen dituen unean eta Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategineko 161.1. a) artikuluaren arabera erretiroa hartzeko ohiko adinera iritsi edo aurretiaz ezintasun iraunkorragatik pentsiodun bihurtu edo erretiro aurreratua hartu aurreko eguna arte, kasu bakoitzeko Gizarte Segurantzaren araudiaren arabera, edo laguntza hau iraungi edo eten dezakeen beste edozein kasu gertatu arte, 196/2010 errege dekretuan ezarritakoak.

Diru-laguntza berezia.

Ezin da laguntza hau eskatu.

Diru-laguntzen etenaldia eta berrekitea 

Onuraduna lanean hasten bada, egun horretan bertan eten egingo da laguntzen ordainketa.

Lana bere borondatearen aurka amaitu bada, onuradunak diru-laguntzak jaso ahalko ditu berriz; horretarako, lana bukatu eta hilabeteko epea izango du eskaera aurkezteko.

Ordainketa-modua:

Hilerokoa

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoa
  • Kontu zenbakiaren akreditazioa

Betekizunak

  • 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 enplegu-erregulazioko espedienteak eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 espedienteak eragindako langileak (SINTEL)

  • Langabezian izatea eta enplegu-eskatzaile bezala izena emanda izatea.

  • 52 urte baino gehiago izatea.

  • Kontribuzio-mailako langabezia-prestazioa jasotzeko eskubiderik eduki ez izana, edo edukita ere, agortzeagatik jaso ez izana.

  • Zerga-betebeharrak egunean izatea.

  • Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezia sinatuta izatea.
  • Laguntza berriz jasotzen hasteko, lanagatik eten ondoren.
  • Ez jasotzea, xede edo helburu berarekin, Administrazio Publikoren baten bestelako laguntzarik.

  • Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik.

  • Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, otsailaren 18ko Legea (4/2005) dela bide.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 600 / 630 305 452

(Informazio orokorra. Beste zerbitzu batzuk eskuratzeko, kontaktatu: info.lanbide@lanbide.eus)

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 / 901 100 003

(Informazio orokorra. Beste zerbitzu batzuk eskuratzeko, kontaktatu: info.lanbide@lanbide.eus)

Kodea

1009004

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Hilabetea hitzarmen berezia sinatu denetik.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak