Prebentzio-ordezkariei arau-arloan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza 2020 urtekoa.

Deskribapena


Xedea

2020. urterako  Prebentzio-ordezkarien arau-arloan oinarrrizko prestakuntza dirulaguntza emateko.

Prebentzio-ordezkarien oinarrizko prestakuntza sustatzeko, langileen ordezkari horiek eginkizun espezifikoak baitituzte laneko arriskuen prebentzio-arloan.

Arau-arloan oinarrizko prestakuntza, prebentzio-ordezkariek beren eginkizunak betetzeko beharko duten oinarrizko gaitasun-maila emateko ikastaro bat jasoko dute. Ikastaroa (16 ordu, 12 eskola-ordu, eta gainerakoa prestakuntzara joateko lanpostutik kanpo egotea beharrezkoa den aldetik) lan-arriskuen prebentzioaren eta haren eskubide eta betebeharren arloko arau-esparruaren beharrezko ezagutzak ematera bideratuta egongo da, kultura aktiboa eta konprometitua sustatuz.

Ikastaroaren edukiak Osalanek ezarritakoak dira, betiere, EAEko Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbidearteko Akordioan ezarritakoa beteko da.

EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko araudi-arloan oinarrizko mailako prestakuntza ematen duten erakunde publiko edo pribatuei zuzenduta, 2020ko urtarrilaren 1etik azaroaren 27ra bitartean (egun hori barne).


 

 

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 (Euro)

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntza 117,73 eurokoa da irakastordu bakoitzeko.

Prestakuntza-jarduera bakoitzeko diruz lagun daitekeen gehieneko parte-hartzailea kopurua 15 prebentzio-ordezkarikoa izango da (Diru-laguntzaren% 100,00 jasoko dutela).

Gaztelaniaz egindako ikastaroetarako, diru-laguntza mailakatu egiten da, 10 ikasleko taldeentzat % 90etik (diru-laguntza lortzeko gutxieneko kopurua) diru-laguntzaren% 100,00eraino, 15 ikasle edo gehiago dituztenentzat. 15 partaide biltzen ez dituzten ikastaroetan, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera finantzatuko da prestakuntza.

Euskaraz egindako ikastaroetarako, diru-laguntza mailakatu egiten da, 5 ikasleko taldeentzat % 90etik (diru-laguntza lortzeko gutxieneko kopurua) diru-laguntzaren% 100,00eraino, 15 ikasle edo gehiago dituztenentzat. 15 partaide biltzen ez dituzten ikastaroetan, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera finantzatuko da prestakuntza.

Diru-laguntzaren zenbatekoak barnean hartzen ditu prestakuntza-materialen gastuak. OSALANek doan emango die prestakuntza-eskuliburu bana ikasle guztiei.

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzeko azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua aplikatuz, bazterkeriak prebenitzeko edo ezabatzeko xedearekin eta desgaitasunen bat duten prebentzio-ordezkariek prestakuntza jasotzeko dauzkaten zailtasunak edo desabantailak konpentsatu nahian, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu osagarri guztiak jarriko ditu OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, deialdi honen kontura ordainduta.

 

Ordainketa-modua:

1. Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango dira, diruz laguntzeko eskatu eta eskabidea onartu deneko prestakuntza-jarduera bukatu ondoren eta agirien justifikazioa aurkeztu ondoren.

2. Prestakuntza burutu dutenengatik (Prebentzio-ordezkariengatik) bakarrik ordainduko da diru-laguntza.

3. Onartu beharko du Esleipenaren ebazpena berri jaso ondoren.

4. Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, eskatutako eta onartutako prestakuntza-ekintza amaitzean, agirien justifikazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-zentroak

Erakunde sindikalak

Prebentzio-zerbitzuak

Betekizunak

  • Eskabidea
  • Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea
  • Prebentzioko ordezkarientzako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baldintzak betetzen direla egiaztatzea Osalanek, 125/2018 Dekretuaren arabera
  • Egunean dagoela zerga-betehebarrak betetzeari dagokionez
  • Egunean dagoela Gizarte Segurantzarekiko betehebarrak betetzeari dagokionez
  • Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean honako hauek direla-eta jasotako betebeharrak betetzen dituela: prebentzio-antolamenduko eredua, arriskuen ebaluazioa, prebentzio-jardueraren plangintza eta, kasua bada, prebentzio-sistemaren ikuskapena.
  • Ez duela izan inolako zigor- edo administrazio-zehapenik, eragozten dionik dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea, bereziki aipatuta sexu-diskriminazioaren ondorioz gertatuak.
  • Ez duela zigorrik jaso arau-hauste astunen edo oso astunen ondorioz azken bost urteetan, laneko segurtasun- eta osasun-arloan

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1029805

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 1ean hasiko da, eta 2020eko azaroaren 27ko 23:59an amaituko da, edo bestela deialdi honen xede diren dirulaguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak amaitzean. Azken kasu horretan, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendari nagusiak emango du horren berri EHAAn.

Entitate prestatzaileek programatuta daukaten prestakuntza-ekintza bakoitza hasi baino 7 egun lehenago gutxienez eskatu beharko diote dirulaguntza OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari.

(Kontuan hartu behar da arlo normatiboa ematen duten entitateek V Eranskina (DOCX, 29 KB) V. eranskina eman behar dietela ikasleei. Horrela prebentzio-ordezkariek zati teknikoa zein zentrotan egin nahi duten aukeratzeko).


 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, dokumentazioa hau aurkeztu behar duzu  Nire Karpetan.

-“III. eranskina. Prestakuntza-ekintzari buruzko datuak" behin-betiko dokumentua.

-“II. eranskina. Bertaratze-kontrolerako orria”

-“IV. eranskina. Arlo teknikorako prestakuntza-zentroari dagokionez, prebentzio-ordezkariak egindako hautaketari buruzko datuak".

-“VI. eranskina. Ebaluazio galdetegia. Prebentzio-ordezkaria".

-“VII eranskina. Ebaluazio galdetegia. Irakasleak". 

Epea justifikazioa aurkezteko:

1.- Prestakuntza-ekintza amaitu eta gehienez ere 20 eguneko epea.

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk