Pertsona langabeak Kontratatzeko Urola Kostako Udal Elkartearen Dirulaguntzak. Enplegu sustatzeko 2019

Gobernu Zentrala

Deskribapena


Xedea

Deialdi honetako oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzen helburua da laguntza ekonomikoak ematea eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaiako) enpresa txiki eta ertainei, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden eskualdeko per tso na langabeak kontratatzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/07/19 – 2019/09/20

ZENBATEKOA: 214.500,00 euroak

ONURADUNAK:

Deialdi honek aurreikusten dituen dirulaguntzen onuradun izango dira ondoko baldintza hauek betetzen dituzten enpresak:

  • Lantokia eta jarduera ekonomikoa Urola Kostako Udal Elkartearen lurralde esparruan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak izatea.
  • IAE-JEZn alta emanda egotea eta zerga horren betebeharrak egunean ordainduta izatea, betiere enpresaren jarduerak zerga hori ordaintzea eskatzen badu.
  • Administrazio edo erakunde publikoen edo txikitzat hartzen ez diren enpresen menpeko ez izatea edo horiek %25 edo gehiagoko partehartzerik ez izatea.
  • Zerga betebeharrak (udalekoak nahiz foru ogasunekoak) eta Gizarte Segurantzako betebeharrak betetzea.
  • Dirulaguntza publikoak jasotzetik baztertuta ez egotea arau-hausteak egiteagatik.
  • Dirulaguntza bidez egindako kontratazioak enplegu-sorrera garbia eragitea enpresan, diruz lagunduak izan diren kontratuen bidez kontratatutako pertsonak enpresan sartu aurreko 3 hiletan enpresak batez beste zuen plantilla osoarekiko. Horretarako, alderatuko dira aurreko hiru hilabeteetako batez besteko plantilla eta kontratatutako pertsonaren kontratuaren hasierako datako plantilla. Plantillaren batez bestekoa kalkulatzeko lanaldi osoan urte osoz

INFORMAZIO:

Informazio gehiago: Web Urola Kostako Udal Elkartea