Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako laguntza-programa - 2019ko deialdia.
[OTC 2019]
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako 47 laguntzen deialdia.
Aurrekontuko zuzkidura
1.809.500 eurosPrestazio ekonomikoa
Lanaldi osorako urtebetean kontratatuta edukitzeak duen kostuaren % 86,7ra arte iritsi ahal izango da laguntzen zenbatekoa. Nolanahi ere, bulego bakoitzak gehienez jasoko duen diru-laguntza ez da 38.500 eurotik gorakoa izango.
Ordainketa-modua:
1.- Agindu honen arabera emandako dirulaguntzak bi ordainketatan ordainduko dira, honela:
a) Lehen ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 80, 15.1 oinarrian zehaztutako epea igarotzean ordainduko da, tartean dirulaguntzari uko egin ez bazaio. Erakunde onuradunak aldez aurretik aurkeztu beharko du zerbitzua emateko kontratuaren kopia autentifikatua, diruz lagundutako epearen indarraldiarekin, dirulaguntza emateko jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, gehienez ere.
b) Bigarren ordainketa, gainerakoa ordaintzekoa, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduketak benetan egin direla egiaztatzen duenean egingo da, diruz lagundutako epea amaitu eta hiru hilabeteko epean, honako hauek aurkeztuta: kontratatutako pertsonari ordaindutako nominen kopia autentifikatuak, enpesaren Gizarte Segurantzako kotizazioak eta PFEZen hiruhilekoko likidazioak.
2.- Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak edo itzulketa-ebazpen batek adierazita zordun bada.

Nori dago zuzenduta
Merkatarien talde, elkarte edo federazioak
Merkataritza Ganberak
Udalak eta udalek sustatutako garapen-entitateak
Euskal Autonomia Erkidegoan udalak eta udalek sustatutako garapen-entitateak
Betekizunak
-
Onuradunaren izaera eskuratzeko beharrezko baldintzak
- Laguntzak eskatu ahal izateko, merkatarien elkarteak, agrupazioak eta federazioak izena emanda egon beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan.
- Onuradunaren izaera eskuratzeko, erakunde eskatzaileek bete egin beharko dute Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan xedatutakoa.
- Honako hauek ezin izango dituzte Agindu honetan araututako laguntzak baliatu: dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zehatuta dauden erakundeek, eta horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren bat dutenek, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioan erori direnak ere barnean hartuta, betiere Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
- 2019an hasi beharko den proiektua aurkeztea eta elkarren segidako 12 hilabete iraun beharko du, eta 2019. urtean izango dira horietatik gutxienez hiru.
- Bulegoek espezializatuta egon beharko dute merkataritza banaketan, euren zerbitzuak doakoak izango dira; eta honako helburu hauek izan beharko dituzte: berrikuntzarekin lotutako prozesuetan eta kalitatearen eta teknologia berrien prozesuetan sentsibilizatu eta horien zabalkundea; lankidetza horizontaleko (hiri-eremua) eta bertikaleko (banaketa katea) prozesuak bultzatzea; transmisio enpresarialeko eta enpresa-sortzaileko prozesuen jarraipena eta sustapena; ondare, kultura eta ingurunearekiko ekonomia iraunkorrarekin zerikusia duten estrategien garapena; udal-edota eskualde-mailako hirugarren sektoreko estrategiak bultzatzea; eta kontsumitzaileentzat balio erantsia sortzen duten egintzen garapena. Guzti horien helburua xede-herritarraren fideltasuna lortzea izango da
- Jardun-eremua zonakoa edo gremiokoa izango da
- Kontratatutako pertsonak baldintza hauek bete beharko ditu: -. Goi-mailako unibertsitate-titulua -. Lanaldi osoko kontratazioa
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:
- ZUZENEAN: 012 - 945018000
- EJIE: ATTurismoa@ejie.eus
Beste kontsulta motak:
- Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
- Beharreko dokumentazioa
- Teletramitazio prozedura
- Laguntza-programaren edukiak
Eusko Jaurlaritza - Merkataritzako Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: 945 01 99 66
Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Gral. Concha, 23
48010 Bilbao
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1026906Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea hilabete bat izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Eskabidearekin aurkeztu behar den dokumentazioa
-
a) Jardun-eremua.
b) Ekintza-proiektua eta dirulaguntza eskuratzeko aurkeztutako lan-plana, 11. oinarriko 2.a) puntuko "Kalitatea eta aginduaren helburu eta eskakizunekiko lotura" alderdiei jarraituz, banan-banan eta aipatutako ordenan egituratua.
Horrela, burutzen diren ekintzek jarraian zehazten den formatua izango dute nahitaez:
1.– Ekintzaren deskribapena.
2.– Erakunde eskatzailearen esku-hartzea.
3.– Egokitasuna neurtzeko adierazleak.
4.– Gauzatzeko egutegia.
5.– Bideratutako aurrekontua.
6.– Kontratatu beharreko teknikariaren esku-hartzea.
Formatu hori duen fitxa bat emango da, eta ekintza bakoitzerako bete beharko da. Halaber, kronograma bat aurkeztu beharko da, hilekakoa, aurreikusitako ekintza guztiak eta bulegoko teknikariak horiek burutzen emandako lan-orduak biltzen dituen dirulaguntzaren aldiarena.
c) Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzetara biltzeko, kasuan kasu eskumena duen organoak hartutako erabakiaren ziurtagiria.
d) Hauekin izenpetutako hitzarmenak: merkatarien elkarteekin edo banaketa-sektorearekin harremana duten erakundeekin, bulego teknikoaren gune edo jarduera-eremuko enpresa eta erakundeekin. Kasu horietan, aurreko atalean adierazitako ereduaren arabera aurkeztuko dute proiektua.
e) Merkatarien talde, elkarte edo federazioen kasuan, dagokion Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialaren ziurtagiri eguneratua, erakunde eskatzailearen Merkatarien Elkarteen Erroldako inskripzioari buruzkoa, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren araberako elkartekideen kopurua adierazita.
f) 2019ko ekitaldiko sarreren eta gastuen aurrekontuak, behar bezala xehakatuak, bai eta 2018ko ekitaldiko sarreren eta gastuen kontuak ere. Udalen, garapen agentzien eta merkataritza ganberen kasuan, merkataritzaren eremuari buruzkoak izango dira agiri horiek.
g) Memoria bat, non adierazten baita bulego teknikoaren egoitza eta proiektua garatzeko eskuragarri dauden bitarteko material, tekniko eta pertsonalak.
h) Bulegoaren arduradunaren curriculum vitae-a.
i) Aplikatu beharrekoa den hitzarmen kolektiboaren jakinarazpena.
j) Kasuan kasuko batzorde, korporazio edo aginte-organoko kideen kopurua zehaztuko duen erantzukizunpeko adierazpena, sexuaren arabera bereizita eta izendapenak jasotzen dituen agiriaren kopia erantsita duela.
k) Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetako programen kontura edo beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutako programen kontura helburu bererako jasotako dirulaguntzen gaineko erantzukizunpeko adierazpena. Aitorpen horretan, gainera, aurreko urtean egindako jardueretarako eskuratu ziren dirulaguntzen zehaztasunak ere jasoko dira.
l) Identifikazio fiskaleko txartela.
m) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak. Horretarako, eraketa-eskritura, estatutuena eta erregistroko inskripzioarena ekarriko ditu.
-
Onuradunaren izaera eskuratzeko beharrezko baldintzak
- Laguntzak eskatu ahal izateko, merkatarien elkarteak, agrupazioak eta federazioak izena emanda egon beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan.
- Onuradunaren izaera eskuratzeko, erakunde eskatzaileek bete egin beharko dute Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan xedatutakoa.
- Honako hauek ezin izango dituzte Agindu honetan araututako laguntzak baliatu: dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zehatuta dauden erakundeek, eta horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren bat dutenek, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioan erori direnak ere barnean hartuta, betiere Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
- 2019an hasi beharko den proiektua aurkeztea eta elkarren segidako 12 hilabete iraun beharko du, eta 2019. urtean izango dira horietatik gutxienez hiru.
- Bulegoek espezializatuta egon beharko dute merkataritza banaketan, euren zerbitzuak doakoak izango dira; eta honako helburu hauek izan beharko dituzte: berrikuntzarekin lotutako prozesuetan eta kalitatearen eta teknologia berrien prozesuetan sentsibilizatu eta horien zabalkundea; lankidetza horizontaleko (hiri-eremua) eta bertikaleko (banaketa katea) prozesuak bultzatzea; transmisio enpresarialeko eta enpresa-sortzaileko prozesuen jarraipena eta sustapena; ondare, kultura eta ingurunearekiko ekonomia iraunkorrarekin zerikusia duten estrategien garapena; udal-edota eskualde-mailako hirugarren sektoreko estrategiak bultzatzea; eta kontsumitzaileentzat balio erantsia sortzen duten egintzen garapena. Guzti horien helburua xede-herritarraren fideltasuna lortzea izango da
- Jardun-eremua zonakoa edo gremiokoa izango da
- Kontratatutako pertsonak baldintza hauek bete beharko ditu: -. Goi-mailako unibertsitate-titulua -. Lanaldi osoko kontratazioa
Merkataritza zuzendaritzaren zerbitzu teknikoek kudeatuko dituzte gestio-lanak baita eskabideen ikerketa eta ebaluazioa ere. Zerbitzu hauek entitate eskatzaileari beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango diote, beharrezkotzat jotzen badute.
Aurkeztutako eskabideen ebaluaketa, agindua aurautzailean 12. basean ezarritako ebaluazio-batzordeak egingo du, gainera ebazpen-proposamena egingo dio diru-laguntzak emateko eskumena duen organoari.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- Eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua ).
Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia argitaratuko den urrengo egunetik 6 hilabete.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Zerbitzua emateko kontratua sartzea
Erakunde onuradunak aldez aurretik aurkeztu beharko du zerbitzua emateko kontratuaren kopia autentifikatua, diruz lagundutako epearen indarraldiarekin, diru-laguntza emateko jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, gehienez ere.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Kontratuaren kopia autentifikatua, diruz lagundutako epearen indarraldiarekin, "nire karpeta" apartaduaren bidez sartu behar dira.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Hiruhilabeko txostenak sartzea
Hiruhilabeteko bakoitza amaitu osteko 15 egun naturalen barruan txosten bat sartzea epealdi horren barruan Bulego Teknikoak egindako jarduerei buruz eta, halaber, planteatutako helburuetan egindako aurrerakuntzaz egiten duen balorazioa, eta hurrengo hiruhilabetekoei begira ekintzen orientazio-aldaketa posiblea.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Txostenak, "nire karpeta" apartaduaren bidez sartu behar dira.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.