Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2019-2020 ikasturteko deialdia.

[NOUNI]

Deskribapena


Xedea

Beka eta laguntza hauen oinarriak iragartzea eta onartzea:

1.- Maila hauetako ikasleak eskolatzeko ikasketa-bekak eta -laguntzak, agindu honen I. kapituluan jasotako oinarrien arabera: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta musikako eta dantzako oinarrizko irakaskuntzak 2019-2020 ikasturterako.

2.- Maila hauetako ikasleak eskolatzeko ikasketa-bekak eta -laguntzak, agindu honen II. kapituluan jasotako oinarrien arabera: derrigorrezko hezkuntzaren ondoren egiten diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak, 2019-2020 ikasturterako.

3.- Agindu honen xede diren beka eta laguntzei aplikatu beharreko prozedura erkideari buruzko artikuluak III. kapituluan jasota daude.

Aurrekontuko zuzkidura

55.000.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Xede horretarako, 55.000.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partiden kontura; horietatik, 43.500.000 euro 2019ko ekitaldiko ordainketa-kredituarekin ordainduko dira, eta, 11.500.000 euro, 2020ko ekitaldiko konpromiso-kredituarekin.

Ordainketa-modua:

Laguntza dena batera ordainduko da hilabeteko epean, Kudeaketa Ekonomikoko zuzendariak behin betiko ebazpena ematen duenetik aurrera.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • Ikasleek agindu honen 1. eta 11. artikuluetan ezarritako ikasketaren bat egin beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe baimenduetan.
  • Ikasleak profesional gisa aritzeko gaitzen duen titulu akademikoren bat baldin badu, laguntza jaso ahal izateko ezinbestekoa izango da egin nahi dituen ikasketak duen tituluaren jarraipena izatea.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Deialdi honetan jasotzen diren ikasketek onarpen ofiziala izan behar dute, eta hezkuntza-administrazioak onartutako ikasketa-planekin bat etorri.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kodea

0168704

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide elektronikora sarbidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Beste tramite batzuk