Nekazaritzako ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak. Bizkaia 2019

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Neurri honen bidez, lortu nahi da nekazari gazteak nekazaritza-ustiategietan hastea, sektorea gazteagotzeko; horretarako, erraztasunak eman behar zaizkie lehen aldiz  instalatzeko eta instalatzen diren ustiategien egitura egokitzeko. Halaber, toki-garapena sustatu nahi da landa-eremuetan

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/10/18 – 2019/10/31

ONURADUNAK:

Pertsona fisikoak izan daitezke laguntza hauen onuradunak; horretarako, nekazari gaztearen definizioa bete behar dute eta Bizkaian kokatutako nekazaritzako ustiategiaren titulartasuna eskuratu behar dute, baina aurretik jarduera egiteko beharrezkoak diren prestakuntza eta ezagupenak egiaztatu behar dituzte.

ARAUDIA:

Ekonomia Sustatzeko foru diputatuaren 3279/2019 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, zenbait eskumen Ekonomia Sustatzeko saileko zuzendaritza nagusiei lagatzeko dena.