Nekazaritza ustiategiei ordezkapeneko zerbitzuak ematen dizkieten nekazaritza elkarteentzako diru laguntzak. Gipuzkoa 2019

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Diru laguntzak legez eratuta dauden eta nekazaritza ustialekuen titular, titularkide eta langileen aldi baterako ordezkapen zerbitzuak ezarrita dauzkaten nekazaritza elkarteei emango zaizkie, betiere, elkarteko kideak nekazari profesionalak badira.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/10/24 – 2019/11/12

ZENBATEKOA: 144.500,00 euroak

ONURADUNAK:

Deialdi honetako diru laguntzak jasotzeko, nekazaritza elkarteek legez eraturik egon behar dute, ordezkapeneko zerbitzuak eman behar dituzte eta aipatutako uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuak, 76. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte

ARAUDIA:

15 LI/2019 Foru Agindua, urriaren 17koa, nekazaritza ustiategiei ordezkapeneko zerbitzuak ematen dizkieten nekazaritza elkarteentzako diru laguntzen 2019ko deialdia onartzekoa.