Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

2018-2019 ikasturtean, nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko bekak

[Nautikako eta arrantzako irakaskuntzetarako bekak]

Deskribapena


Xedea

2018-2019 ikasturteari dagokionez, nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak honako hauetan egiteko beken deialdia egitea: Blas Lezo - Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean; Bermeoko Itsas Arrantzako Prestakuntzarako Eskolan eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean.

Bekak zer gastutarako erabili ahalko diren.

– Ohiko bizilekutik kanpo bizitzeak eragindako gastuak.

– Ikastetxerako joan-etorriek eragindako gastuak.

– Mantenu-gastuak.

– Ikasketa-materialetarako gastuak.

Bekak hautagaiek lortutako puntuazioaren arabera esleituko dira, eta puntuazioa horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak ezarriko du. Hautagaiek behar bezala matrikulatuta egon beharko dute dagokion kurtsoan, nautikari eta arrantzari buruzko ikasketen edozein ikastetxetan.

 

Aurrekontuko zuzkidura

133.815 €

Nori dago zuzenduta


2017-2018 ikasturtean nautikari eta arrantzari buruzko ikasketak Blas Lezo - Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean; Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan, edo Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean egiten ari diren ikasleak.

Betekizunak

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako betekizunak bete
  • Betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea eskaeraren unean, eta baita ordaintzeko unean ere.
  • Onuradunek egunean ordainduta izan beharko dituzte dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak, bai bekadun izateko, bai emandako dirulaguntza likidatu arte egoera horretan jarraitzeko, eta, horregatik, bekak emateko eta ordainketak egiteko unean alderdi hori egiaztatuko da.
  • Eskatzaileek ikasturte osoan administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Pasaiako Itsas Arrantza – Blas de Lezo
Marinos 2 – 20110 Pasaia (Gipuzkoa)

Bermeo Itsas-Arrantza Eskola
Ongintza z/g - 48370 Bermeo (Bizkaia)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1030104

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete bat, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk