2019an jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuak sortu eta garatzeko dirulaguntzak

[mugiment]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen ondoreetarako, jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzua izenarekin ezagutuko dugu pertsona inaktiboei zuzendutako zerbitzua, zeinetara gerturatu baitaitezke jarduera fisikoa egiteko behar duten aholkua, gidaritza eta laguntza jasotzera, betiere, jarduera fisikoan aditua den pertsona baten eskutik, maiztasunez egiteko ohitura hartzeko xedez. Jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuetarako gidan eskuratu daiteke informazio zabalagoa:https://mugiment.eus/eu/ekimena/argitalpenak/jarduera-fisikoaren-arloko-orientazio-zerbitzuetarako-gida/

Jarduera fisikoaren arloko orientazio-zerbitzuak sortu eta garatzeko dirulaguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

170.000

Prestazio ekonomikoa

Jarduera bakoitzeko dirulaguntza hamabi mila (12.000) eurokoa izango da, gehienez.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzen ordainketa aldi bakar batean, diru-laguntza justifikatu ondoren

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak

Betekizunak

  • Erakunde eskatzaileak ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zehapen administratibo edo penalik, ez eta diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak barne, hala xedatuta baitago Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeraren azken xedapenetatik seigarrenean
  • Erakunde eskatzaileak bi sexuen arteko tratu-berdintasuna bermatuko duela diruz lagundutako jardueran
  • Erakunde eskatzaileak zabalkunde-forma orotan jasoko du Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin egin dela diruz lagundutako jarduera, eta diruz lagundutako jarduerarekin lotutako ekitaldi publkoetara gomitatuko du Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza. Diru-laguntza eman eta gero egiten bada jarduera, diru-laguntza emateko ebazpena jasotzen duenetik beteko du hori
  • Erakunde eskatzaileak egunean dituela indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, erreglamenduz zehazten den eran
  • Egiazkoak direla eskabidean eta horrekin batera aurkeztutako dokumentazioan adierazitako edukiak
  • Erakundeak betetzen dituela laguntza hauen onuradun izateko indarrean den legedian jasotzen diren eskakizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1074002

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk