Mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak. Bizkaia 2019

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

  • 2020. urtean Bizkaiko Lurralde Historikoan mahastiak birmoldatu eta berregituratzeko laguntzen eskaerak aurkezteko epeak ezartzea.
  • Onartutako birmoldatze- eta berregituratze-eskaeren onuradunek egindako ekintzak ordaintzeko laguntzak (ordainketa-eskaerak) ematea, 2020. urterako.


ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/11/23 – 2019/12/13

ZENBATEKOA: 10.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Honako hauek aurkeztu ahal izango dituzte 2019ko ekitaldian mahastiak birmoldatzeko eta egituratzeko eskaerak, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuak onartu ditzan: Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta SIGPACen «mahastia» erabilerako partzelak dituzten nekazaritza-ustiategietako titularrek, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 26ko 26/2019 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 170/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 12koa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoan mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko eskaerak aurkezteko epeak ezartzen dira 2020rako, eta onartutako laguntzen eskaeren ordainketa-eskaeren deialdia egiten da.