Lokal komertzial hutsak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntzen. Ordizia 2019

Deskribapena


Xedea

Lokal hutsak ekintzaile berriekin berreskuratzeko programaren estrategien eta jardueren ardatza da Ordiziako udalerrian merkataritza-dentsitate txikiko eta lehentasunezko eremuetan merkataritza berreskuratze a eta indartzea. Eremu horien indarberritze-prozesurako funtsezkoa da merkataritza-jarduna bultzatzea; hain zuzen, eremu horiek ekonomikoki suspertzeko akuilu nagusietakoa da merkataritza.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/11/28 – 2019/12/19

ONURADUNAK:

Dagokion jarduera gauzatzeko lokala huts bat berreskuratzen duten ekintzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Negozio edo jarduera bideragarri baten proiektua izatea, betiere 3. artikuluan zehaztutako jardueraren batekin lotua.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantza rekikoak Beteta izatea.
  • Lokal komertzial hutsaren jabeak programa honetan parte hartzeko eskaera-inprimakia aurkeztuta izatea.
  • Honako dokumentu hauek atxikitzea: sustatzai learen curriculuma eta jardueraren memoria-proiektua edo Bideragarritasun Plana

ARAUDIA:

Ordiziako lokal komertzial hutsak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko programaren oinarri arautzaileak 2019.