Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Nekazaritza, elikagai, arrantza eta basogintza produktuak EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak, Lehiatu Sustapena 2019

[Lehiatu Promoción]

Deskribapena


Xedea

Zenbait produktu EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzea, zehazki elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten nekazaritza- eta elikagai-industriek eraldatuak eta merkaturatuak.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Onuradun bakoitzari gehienez 6.000 euroko laguntza emango zaio, dekretu arautzailearen 6. artikuluko 1A letran xedatzen diren ekintza indibidualetarako, eta 22.000 eurokoa agindu arautzaile horren 1B letran zehaztutako sustapen-programetarako.

Dena den, honako araudi hauetan ezarritako diru-laguntzen gehieneko zenbatekoak errespetatu beharko dira: Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan, eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak –arrantzaren eta akuikulturaren alorrean– minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2014ko ekainaren 27ko Batzordearen 717/2014 (EB) Erregelamenduan; horiek aplikagarri izango dira baldin eta enpresa onuraduna nekazaritza edo arrantza sektorekoa bada, eta, hori horrela izanik, lehenengo kasuan laguntza 200.000 eurokoa izango da, hiru zergalditan ematekoa; bigarren kasuan, berriz, 30.000 eurokoa izango da, hiru zergalditan ematekoa.

Nori dago zuzenduta


Lehiatu Sustapena laguntzen onuradunak

- 179/2014 Dekreturen 6. artikuluan jasotako ekintzaren bat burutzen dutenak, betiere dekretu honetan ezarritako baldintzei jarraituz.

- Nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-sektoreetakoak izango dira.

- Onuradunek talde hauetakoren batekoak izan beharko dute:

a) Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eta nortasun juridiko propioa dutenak: enpresak honela sailkatuko dira: mikroenpresa, enpresa txikia, ertaina eta handia.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilu Arautzaileak.

c) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten esportazio-partzuergoak. Baldintza hauek bete beharko dituzte:

– Nortasun juridiko propioa izan behar dute, partzuergoa osatzen duten enpresa edo entitateekiko independentea.

– Gutxienez hiru enpresak edo entitatek osatuak izatea.

– Partzuergoa osatzen duten enpresen bi herenek, gutxienez, EAEko Nekazaritza eta Elikagai Industrien Erregistroan inskribatuta behar dute.

Betekizunak

  • Konkurtso-deklarazioa eskatuta ez edukitzea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.
  • Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren aginduan ezarritako eskakizunak betetzea (agindu hori irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren bidez araututako diru-laguntzak emateko 2019ko deialdia egiteko da eta, dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira -Lehiatu Sustapena Programa-), eta hori egiaztatzen duen dokumentazioa izatea, zeina Administrazioaren eskura jartzea hala eskatzen denean; eta, halaber, aurreko betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzea laguntza-eskubidea aitortzeak dakarren aldi osoan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Miguel Angel Osua

Telefonoa: 945 01 97 10

Faxa: 945 01 97 01

E-maila: ma-osua@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0082206

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


OHAR ARGIGARRIA:

1) Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak.

2) Pertsona juridikoek baliabide elektronikoz aurkeztuko dituzte eskabideak. 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
1. EAEtik kanpoko nazioarteko azoketan erakusketari bezala parte hartzeko fitxa
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
2. EAEtik kanpoko nazioarteko ferietara bertatzeko fitxa
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
3. Zuzeneko misioak eta produktuak aurkezteko estatuz kanpoko merkatuetan fitxa
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
4. Alderantzizko misioetarako fitxa
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
5. Estatutik kanpoko merkatuetako salmenta-puntuetan sustapen ekintza "zehatzak eta espezifikoak" fitxa
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
6. Ikus-entzunezkoen materialak eta katalogoetarako fitxa

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea gehienez sei hilabetekoa izango da EHAAn argitaratzen denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa eta dokumentazioa aurkeztea


Beste tramite batzuk