Lanik gabe dauden edo lan hobea nahi duten gazteentzako bekak. Amurrio 2019

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da Amurrion bizi diren eta lanik gabe dauden edo lan hobea nahi duten gazteei lehia-araubidearen bitartez 12 prestakuntza-beka emateko prozesua arautzea, enpresetan lan egin dezaten edo tutore batekin bideragarritasun-plan bat egin dezaten.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/10/26 – 2019/11/04

ZENBATEKOA: 38.400,00  euroak

ONURADUNAK:

1975ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako pertsonak, baldin eta lizentziaturako, graduko, diplomaturako edo goi mailako heziketa-zikloko ikasketak badituzte, Amurrion erroldatuta, langabeak badira edo astean 20 ordutik gorako lan-jarduera ordaindurik egiten ez badute, Amurrio Bidean-ek antolatutako Hazilan prestakuntza-ekintzan parte hartu badute deialdiaren urtean, helburu bera edo antzekoa duen beste beka edo laguntzarik jasotzen ez badute eta baldintza guztiak agirien bidez egiaztatzen badituzte

ARAUDIA:

Lanik gabe dauden edo lan hobea nahi duten gazteentzako 2019ko prestakuntza-beken deialdia egiteko Tokiko Gobernu Batzordeak 2019ko urriaren 10an hartutako erabakiaren laburpena