Landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka Kontrol Biologikoko Organismoen eta feromonen erabilera Sustatzeko laguntzak. Gipuzkoa 2019

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Landareen izurrite eta gaixotasunen aurka babes fitosanitariorako beste baliabide batzuk sustatuz landare osasuna hobetzeko diru laguntzak arautzea da oinarri arautzaile hauen xedea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/07/29 – 2019/08/14

ZENBATEKOA: 15.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Pertsona fisikoa titular duten ustialekuak: dagozkion ahalmena eta lanbide eskumena eduki beharko du, ekoizpen baliabideen erabilera zuzena bermatuz. Lanbide prestakuntza hori ondorengo irizpide hauen arabera egokituko da:

  • Erdi edo goi mailako lanbide heziketako tituluak gutxienez lortutako nekazariek behar adinako lanbide prestakuntza eta gaitasuna dutela iritziko da, oinarri hauei begira. Edo Nekazaritza arloko ehun eta berrogeita hamar (150) ordu lektiboko heziketa iraunkorreko ikastaroetan parte hartu izana kreditatu beharko dute.
  • Paragrafoan ezarritako baldintza betetzen ez dutenek, oro har egiaztatu beharko dute bi urte baino gehiago daramatzatela nekazaritza jardueran, horretarako Nekazaritza Ustialekuen Erregistroko agiria aurkeztuz, nekazaritza ustialeku baten titular gisa, titularkide gisa, edo familiako laguntza gisa.

Pertsona juridikoa titular duten ustialekuen kasuan: honako forma juridikoetakoren bat hartu beharko dute:

  • Sozietate zibilak eta titulartasun partekatua duten elkarteak, non eta, gutxienez kideen % 50ak artikulu honek pertsona fisikoak diren titularrei eskatutako baldintzak betetzen dituzten.
  • Kooperatibak, eraldatze nekazaritza sozietateak, lan sozietateak, sozietate mugatuak, sozietate anonimoak edo bestelakoak, betiere, kapital sozialaren % 50 baino gehiago artikulu honek pertsona fisikoak diren titularrei eskatutako baldintzak betetzen dituzten kideena bada.
  • Sozietatea eratzeko dokumentu publikoan, honako hauek ongi definituta geratuko dira:

a) Forma juridikoa.

b) Gutxieneko iraupena, Administrazioak laguntza emateagatik hartutako konpromisoari lotuta.

c) Kapitala Soziala eratzea.

d) Kideek kudeaketan parte hartzea.

ARAUDIA:

0003 LI/2019 Foru Agindua, uztailaren 16koa, landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka kontrol biologikoko organismoen eta feromonen erabilera sustatzeko diru laguntzen 2019ko deialdia onartzekoa.

Oinarri arautzaileak, landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka Kontrol Biologikoko Organismoen eta feromonen erabilera Sustatzeko laguntzei buruzkoak.