Ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle sartu berrien hizkuntza sendotzeko programak garatzeko diru-laguntzak (2019-2020)

[KULTURARTE ITUNPEKOA]

Deskribapena


Xedea

Ikastetxeei emango zaizkien diru-laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horietarako deialdia egitea. Diru-laguntza horiek ikastetxeen kulturarteko ikuspegia koordinatzeko eta hasi berri diren ikasle etorkinentzat hizkuntza indartzeko programak egiteko dira, baldin eta komunikatzeko gabezia handiak badituzte Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak ez jakiteagatik, eta, beraz, 2019-2020 ikasturtean hizkuntza indartzeko plan bat behar badute. 

Aurrekontuko zuzkidura

1.698.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

 

Ordainketa-modua:

Zatika ordainduko zaizkie ikastetxe onuradunei diru-laguntzak, bi ordainketa-aginduren bidez:

  1. Lehenengoa, ikastetxe onuradun bakoitzari dagokion diru-laguntzaren % 80koa, deialdia ebatzi ostean.
  2. Justifikazio dokumentazioa dagokion epean jaso ondoren, diru-laguntzaren likidazioa egingo da. Ateratzen den guztizko emaitzari –inoiz ez da ebazpenean onartutakoa edota egindako guztizko gastua baino handiagoa izango- kendu egingo zaio lehen ordainketaren zenbatekoa, eta, behar izanez gero, aldea ordaindu edo erreklamatu egingo da. 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Lehen edo/eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan itundutako unitateak dituzten ikastetxe pribatuak. Ikastetxe horiek guztiek Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dute.
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Ikastetxeak legez eratuta daudela eta dagokien erregistroan inskribatuta daudela

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxeak

Eskakizunak:

  • Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza emateagatik Hezkuntza saileko diru-laguntzak jasotzen dituen ikastetxea izatea, pribatua zein udal titulartasunekoa.
  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Betekizunak

  • Kulturartekotasuna sustatzeko programak: 6 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat matrikulan etorkinak % 17tik gora izan behar dira. Baliabide hau hiru urtez edo gehiagoz erabili duten ikastetxeak kanpoan geratuko dira.
  • Hasi berri diren ikasle etorkinentzat hizkuntza indartzeko programak: gutxienez, 3 Ikasle hasi berri izatea.
  • Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso dituztela adierazi beharko dute, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

  • Lehen eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan itundutako unitateak izatea, eta Oinarrizko Lanbide Heziketa garatzeko Hezkuntza Sailaren diru-laguntzak jasotzea.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan zehaztutako egoeretako batean ez egotea
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ez eta diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuagatiko diskriminazioaren ondoriozko lege-debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren ildotik.

  • Ordainduta izatea diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak. Onartu den diru-laguntza guztiz ordaindu arte eutsi beharko zaio eskakizun horri.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa ez eskatu izatea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat ez jo izatea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Kausaren batean erruduntzat jotzearren, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa emanda ez egotea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude honako lege hauetan jasotako kasuren batean: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena, eta abenduaren 26ko 53/1984 Legea, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo, ez dira Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0042907

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


2020ko irailaren 15a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk