Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

2019 Natura-ondarearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuei diru-laguntzak

[kontserbazio_ezagutza]

Deskribapena


Xedea

Diruz lagungarriak izateko, proiektuen xedea natura-ondarea babesteari aplikatutako azterlan eta ikerketa-lanak egitea izan beharko da; zehazki, gai hauei buruzkoak izan beharko dute:

a) Natura 2000 Sarea.

–Natura 2000 Sareko espazioak (Kontserbazio Bereziko Eremuak eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak) izendatzeko dekretuetan zein bertako kontserbazio neurriak onartzeko dekretuetan aurreikusitako azterketak eta lanak.

b) Natura 2000 Saretik kanpoko Batasuneko intereseko edo eskualde mailako intereseko habitat naturalen eta erdinaturalen gaineko azterketak eta lanak, betiere, habitaton kontserbazio egoera hobetzeko baliagarriak direnak.

c) Mehatxatutako basoko fauna eta flora espezieak, bai maila autonomikoan bai Batasun mailan, betiere, erreferentzia gisa mehatxatutako espezieen katalogoak hartuta.

– Gutxi aztertuta dauden edo euren gaineko informazioa dagoeneko zaharkituta dagoen taxonen gaineko datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Informazio kartografikoa eman beharko da.

- Katalogatutako basoko fauna eta flora espezieen banaketari, kalteberatasunari edo/eta arrisku-mailari buruzko azterketak.

d) Natura-ondareko beste elementu batzuk.

- Natura 2000 Sarearen oherentzia eta konektibitate ekologikoa lurralde guztian hobetzeko osagaiei buruzko azterketak eta lanak: natura-ondarearen eta paisaiaren elementuak, eta ibaien atalak (zatiketa, dinamika, analisia eta leheneratzea).

- Hezeguneei eta beste ekosistema urtar batzuei buruzko azterketak eta lanak: ekosistema urtarrak kudeatzeko oinarriak, Natura 2000 Sareari eta Uraren Esparru Zuzentarauari lotutako kontserbazio-irizpideei men eginez.

- Espezie exotiko inbaditzaileen datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Informazio kartografikoa eman beharko da.

- Espezie exotiko inbaditzaileen kudeaketarako proposamenak.

- Natura-ondareko datu-bilketako metodologiak eta harmonizazioa: biodibertsitatea eta geodibertsitatea.

- Ekosistemen eta prozesu geologikoen funtzionamenduaren ulermen eta hedapena errazten duten azterketa proiektuak (ereduen sorkuntza, joeren analisia, adierazleak...).

- Ekosistemak, habitatak, espezieak edo interes geologikoko lekuak tokiko eskalan leheneratzeko jarraibideak eta irizpideak.

- Natura-ondarea kontserbatzeko beharrezkoak diren paisaia dibertsifikatzeko kultura-osagai tradizionalak.

- Natura-guneen, landa-eremuen eta hiri-eremuen paisaiaren kalitatea aztertu, balioetsi eta hobetzeko jarraibideak.

- Klima-aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitatean eta geodibertsitatean dituen ondorioei edota biodibertsitateko osagaiek klima-aldaketara moldatzeko dituzten estrategiei buruzko azterlanak.

- Jarduera antropogenikoen eragina natura-ingurunearen eta kultura-ondarearen kontserbazioan edo degradazioan (dibertimenduzkoak aisialdikoak, turistikoak eta beste).

 

Aurrekontuko zuzkidura

160.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzaren zenbatekoa lagungarri den gastuaren % 80ra iritsi daiteke, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 20.000 euroko kopurua.

Ordainketa-modua:

1.- Emandako diru-laguntzaren % 50 laguntza onartu ondoren ordainduko da.

2.- Diru-laguntzaren gainerako % 50a, berriz, erakunde onuradunak adierazten diren epeetan diru-laguntzaren justifikazioa aurkeztearen mende geratuko da.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Fundazioak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Onura publiko elkarte izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Enpresak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.

  • Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren (BEZa) araubidea

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Diruz lagunduko den proiektuaren aurrekontua egiaztatzea.
  • Ez dela helburu bererako diru-laguntzak jasotzen ari, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren aurrekontu-zuzkiduren kargura.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1016204

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lau hilabete, araudia EHAAn argitaratzen denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk