Kontrataziorako laguntzak. Hernani 2019

Deskribapena


Xedea

Hernaniko enpresek langabezian diren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak merkatu arruntean kontratatzea erraztea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/10/08 – 2020/04/15

ZENBATEKOA: 63.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Onuradunak. Baldintzak:

  • 2019ko maiatzaren 31 baino lehen Hernanin erroldatuta egotea eta errolda eguneratuta izatea.
  • Kontratazioaren unean langabezian egotea eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda.
  • Ahaidetasun harremanik ez edukitzea enpresariaren, enpresaren kontrola dutenen, zuzendaritza karguak dituztenen edo administrazio kontseiluko kideen ezkontidearekin, ondorengoekin eta odolkidetasunagatik edo afinitateagatik bigarren
  • mailara arteko ahaidetasuna duten gainerako ahaideekin. Enpresaren erantzukizunpeko adierazpenarekin frogatuko da (I. eranskina).
  • Enpresa kontratatzailearekin lan harremanik ez eduki izana kontratua sinatu aurreko 6 hilabeteetan.

Enpresa onuradunak. Baldintzak:

  • Enpresak edo entitateak ez izatea administrazio, entitate edo organismo publikoen mendeko edo ez egotea hein handi batean haiei lotuta.
  • Enpresa edo entitate eskatzaileek langunea Hernanin izatea.
  • Kontratazioak edo kontratazioek enplegu sorrera garbia eragin behar du/dute kontratatupeko berriak enpresan sartu aurreko hiru hilabeteetan zegoen batez besteko plantilla guztiarekiko.
  • Ez izatea zorrik Hernaniko Udalarekin.
  • Ez izatea sexu, erlijio, arraza edo besterik diskriminazioagatiko zigorrik.
  • Plantillan 250 pertsonatik gora dituen enpresa bada, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana edukitzea.
  • Kontratazioaren ondoren edozein aldaketa edo arazo sortzen bada, Administrazio honi berehala jakinaraztea.
  • Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak beteta edukitzea.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko betebeharrak beteta edukitzea.
  • Ez da diruz lagunduko enpresa batek langile bat berriz kontratatze a baldin eta aurreko deialdietan laguntza jaso badu.
  • Hileko ordainsari garbia kontratuan agertuko da. Sektoreko edota lurraldeko historiko erreferentzi ako lan hitzar mena errespetatuko da.
  • Eska dakiokeen beste edozein.

ARAUDIA:

2019ko kontrataziorako laguntzak. Kontrataziorako laguntzak eskatzeko prozeduraren oinarri arautzaileak, Enplegua batez ere eremu eta udalerri behartsuetan Sustatzeko Tokiko Ekintzetarako 2019ko laguntzeko deialdiaren barruan biltzen direnak