Kontrataziorako dirulaguntzak. Irún 2019

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza lerro honen helburua da Irungo udalerrian dauden enpresei ohiko merkatuan langabe izan eta LanbideEuskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden eta Irunen erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa erraztea

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/12/12 – 2020/01/31

ZENBATEKOA: 252.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntzen onuradun izateko, eskakizun hauek bete beharko dituzte enpresek:

  • Lantokiak Irungo udalerrian egon behar du.
  • Proposatzen den kontratazioaren helburua enplegua sortzea da, kontuan hartuta kontratatu den pertsona enpresan lanean hasi aurreko 3 hilabetetan guztira zegoen bataz besteko plantilla.
  • Enpresa kontratugileak egunean egon beharko du bere zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekin.
  • Enpresa kontratugileak berariaz adierazi beharko du, kontratazioa egiteko konpromisoa hartzen duela, lan-alorrean eta lan-arriskuak prebenitze aren alorrean indarrean dagoen araudia beteko duela eta kontratatukoari bere zeregina egiteko beharrezkoak diren materiala eta jantzia emango dizkiola

ARAUDIA:

2019an kontrataziorako dirulaguntzak: Lanbide eta Txoke 2019 emateko deialdi bateratua onartzen duen 1524/2019, azaroaren 20ko, Irungo Udaleko Alkatetzaren ebazpenaren laburpena.