Inoren kontura lan egiteko langabeak kontratatzeko laguntzak. Sopuerta 2019

Deskribapena


Xedea

Enpresei erraztasunak ematea, Sopuertan erroldatuta eta langabezian egoteaz gain, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan (EEZ) enplegu-eskatzaile gisa izena emana duten pertsonak kontratatzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/10/24 – 2019/12/15

ZENBATEKOA: 6.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak (enpresak, saltokiak eta ostalaritzako zerbitzuak), egoitza soziala edo fiskala edozein dutelarik ere. Hala ere, honako hauei emango zaie lehentasuna eskaeren kointzidentzia- kasuan:

  • Egoitza soziala Sopuertan dutenak.
  • Egoitza soziala Enkarterri eskualdean dutenak.
  • Gainerako eskaerak.

Sopuertan erroldatutako pertsonei kontratuak egiten dizkietenak eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan adierazitako baldintza baztertzaileak betetzen ez dituztenak

ARAUDIA:

Besteren kontura lan egiteko langileak kontratatzeko dirulaguntzak esleitzeko oinarriak eta deialdia. 2019 ekitaldia