Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Indartu 2019: Enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egingo duten enpresentzako diru-laguntzen programa, euskal autonomia erkidegoko nerbioi itsasadarraren ezkerraldea, oiartzualdea eta euskal autonomi erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerriak indartzeko.

[Indartu 2019]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea lurralde-edukiko diskriminazio positiboko ahalegin bat ezartzea da, dela krisi ekonomikoak eragin handiagoa izan duelako, dela garapena eragozten duen egiturazko hondatze-egoeran daudelako, langabezia-egoera larritasun handienarekin nozitzen ari diren eskualde jakin batzuetara bideratuta.

Enpresentzako (handiak zein ETEak) itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean, Oiartzualdean eta Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerrietan enplegua sortzen duten aktibo-inbertsioak egiteagatik.

Aurrekontuko zuzkidura

12.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

  • ONDORIO SUSTATZAILEA: Ezin izango da hasi eskabidea aurkezteko data baino lehen.
  • DENBORA HORIZONTEA: Eskabidea aurkezten den urtean gauzatu beharko da, aurkezpen datatik hasita, eta hurrengo bi urte naturaletan, bere ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
  • GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA: Enpresa handiek, gutxienez, 2.000.000 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea; ETEek, aldiz, gutxienez 500.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea. Enpresa hauen inbertsioak ere onartuko dira: aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 50 lanpostu sortzen badituzte (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 15 lanpostu garbi sortzen badituzte (enpresa txiki eta ertainen kasuan).
  • ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak kanpoan utzita, gutxienez laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izatea.
  • ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA. Kontuan hartu beharreko enplegu-sorkuntza zein inbertsioak erakunde juridiko bakarrak egin beharko ditu, eta, enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, zenbait produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioen xede diren produkzio-zentroetan edo produkzio-zentroan baino ez.

Laguntza-mota

Agindu honen esparruan emango diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabekoak izango dira, eta lagunduko den inbertsioaren % 10 izango dira.

Diru-laguntzek gehieneko muga izango dute; zian ere, ezin izango dira 3.000.000,00 eurotik gorakoak izan enpresako.

Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatu (2014-06-26ko 187 AO, L), eta zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituen Salbuespenei buruzko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 4. artikulua aplikatuz, 100 milioi eurotik gorako diru-laguntza kostuekin inbertsiorako ematen diren eskualde mailako diru-laguntzak Europako Batzordeari jakinarazi beharko zaizkio.

Nori dago zuzenduta


Enpresak eta Udalerriak

Betekizunak

  • Betekizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Industria Garatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Industria Garatzeko Zuzendaritza

Donostia kalea 1

01010 Gasteiz

Teléfono: 945 01 82 63 - 945 01 82 14

e-mail:    d-industria@euskadi.eus

agus-garcia@euskadi.eus

Kodea

1027905

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2019ko irailaren 30(e)ko 12:00etan amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Eskaera telematikoa

Nerbioi Itsasadarraren Ezkerraldean, Oiartzualdean eta Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten Udalerrietan enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako diru-laguntzen  programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdi honetan inplikatutako kudeaketak, jakinarazpenak, errekerimenduak eta eskaerak, baliabide elektronikoen bitartez egingo dira, Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo komunaren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluak esandakoarekin bat etorriz.

 

 

Eskaera egitean kontuan hartu beharrekoa

Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.

Eskaera egiteko aukerak:

  1. Titularra:
    • “Titularra” aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, hori txartelaren titularraren izenean agertuko da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.
  2. Ordezkaria:

 

 

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak