2019. Klima-aldaketa - Toki-erakundeei zuzendutako diru-laguntzak

[herrijasangarriak_klima]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak udaleentzako, mankomunitateentzako, beste toki-erakunde batzuentzako, toki-erakunde autonomoentzako, tokiko garapen-agentzientzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako, Klima-aldaketa. EAEn egoera arintzeko ekintzak (berotegi-efektuko gasen isurpen garbiak murrizteko ekintzak) eta egokitzeko ekintzak (klima-aldaketaren ondorioak murriztera bideratutako plangintza eta ekintzak).

Honako helburu hauek sustatzen dituzten ekintzak izango dira diruz lagungarri:

 

1) Klima-aldaketa: Mugikortasun jasangarria.

- Bidegorriak edo bidegorri-lotuneak, mugikortasun-eragileak (besteak beste, bizitoki-eremuak, ikastetxeak, industrialdeak eta kirol-instalazioak) konektatzea lehenetsita, baldin eta natura-ondarea kontserbatzearekin bat badatoz.

- Aldirietako aparkalekuak, oinezkoen bideen edo garraio publikoaren bidez mugikortasun handiko zentroekin lotuta badaude, eta kanpoaldean edo zentro horien perimetroan badaude, eta betiere natura-ondarearekin bateragarriak baldin badira.

- Lau gurpil elektriko edo gehiago dituzten ibilgailuak, entxufa daitezkeen hibridoak edo autonomia luzeko elektrikoak.

- Ibilgailuak birkargatzeko azpiegiturak ere finantzatu ahalko dira, deialdi beraren esparruan horientzat dirulaguntzak eskatu badira.

2) Klima-aldaketa: Egokitzapena

- Klima-aldaketara egokitzeko planak egitea udalerrian, epe luzera begira (gutxienez 20 urtera), klima-zaurgarritasuneko eta klima-arriskuko egoerak murrizteko. Plan horiek udalerriko klima-arriskuaren azterketa zehatz batean oinarritu behar dira edo, halakorik izan ezean, Ihobek egindako «EAEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasunaren eta arriskuaren ebaluazioan». Planak modu parte-hartzailean garatu beharko dira.

- Klima-aldaketaren ondorioak murriztea (moldatzea) eta ekosistemen erresilientzia hobetzea, honako hauetan jasotzen diren ekintzen bitartez: «Udalsarea 21 Lan Koadernoa 12. zk.: Klima-aldaketara egokitzeko udal-programak egiteko gidaliburua», «Euskadiko Hirigintzaren Plangintzari buruzko eskuliburua, klima-aldaketa arintzeko eta
klima-aldaketara egokitzeko
», «Euskadin aplika daitezkeen klima-aldaketara egokitzeko tokiko neurrien jardunbide egokiak», «Irtenbide naturalak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan klima-aldaketara egokitzeko», klima-zaurgarritasunaren edo -arriskuaren azterketa edo aldez aurretiko egokitzapen-plan batetik eratorriak.

Honako ekintza hauek, berriz, ezin izango dira diruz lagundu:

- Klima-aldaketan eta airearen kalitatean eragin txikia duten ekintzak; besteak beste, bizikletentzako aparkalekuak jartzea, kaleak oinezkoentzako bihurtzea edo bidegorriak eraikitzea.
–lehentasuna ematen ez diotenak mugikortasun-eragileen arteko loturari (ekoizleen eta erakarleen arteko lotura, bizilekuak, ikastetxeak, industrialdeak, kiroldegiak eta abar kontuan hartuta)–.

- Azterlanak edo diagnostikoak (mugikortasun-planak, adibidez), agindu honetan berariaz aipatutakoak izan ezik.

- Lerro honetan ez dira diruz lagunduko basoak birlandatzeko edo/eta karbono-hustubideak egiteko proiektuak.

- Eta, bereziki, ez dute dirulaguntzarik jasoko azpiegitura eraikitzea dakarten ekintzek, baldin eta ez badira kontuan hartu irizpide ekologikoak eta hiriko ingurumena hobetzeko irizpideak, ez badira paisaian txertatzeko eta ingurune naturalaren gaineko eragina txikiagotzeko ahaleginak egin, edo ez badira natura-ondarearen kontserbazioarekin bateragarriak.

Azpiegiturek materialen beharra izanez gero, eraikuntza-materialen gutxienez % 70 birziklatuak izango dira; nagusiki, agregakin birziklatuak eta zepak.

 

Aurrekontuko zuzkidura

600.000 euro

Prestazio ekonomikoa

 

15. artikulua.–Dirulaguntzen zenbatekoa

Klima-aldaketaren lerroan:

 

7.000 biztanletik gorako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50.

7.000 biztanletik beherako toki-erakundeak edo udalerriaz gaindiko eremuak.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80.

 

Proiektu bakoitzak 80.000 euro jaso ahalko ditu gehienez diru-laguntza gisa, salbuespen hauekin:

 

b.1.– Klima-aldaketara egokitzeari loturiko planak eta azterlanak egiteko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da

b.2.– Ibilgailuei buruzko proiektuen kasu zehatzean, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 4.000 eurokoa izango da hamar plaza baino gutxiagoko ibilgailu bakoitzeko, eta 20.000 eurokoa ibilgailu handiago bakoitzeko. Bi kasuetan, gehienez 80.000 euro, proiektu bakoitzeko zenbateko handiena denez.

Ordainketa-modua:

1.– Lurzoru kutsatuen, klima-aldaketaren, natura-ondarearen eta biodibertsitatearen eta ekonomia zirkularraren lerroetan, honela ordainduko da onartutako diru-laguntza:

 

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, diru-laguntza onartu ostean, 17. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, 2019ko urriaren 31 baino lehen.

c) Hirugarren ordainketa, diru-laguntzaren % 50, 2020ko ekitaldian egingo da, 22.2 artikuluan ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Tokiko merkataritza-sozietateak

Garapen-agentziak

Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.

Toki-erakunde autonomoak

Betekizunak

  • Erantzukizunpeko adierazpena
  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa

  • Justificación de la reducción de las emisiones de gases de efecto invernadero y de contaminantes a la atmósfera
  • Jakinarazitako aurrezkiak frogatzea
  • Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Ihobe 94 423 07 43

Para atención a interesados Maider Oar-Arteta o Idoia Barron

Responsable Ihobe: Salomé Cenigaonaindia

Kodea

1009406

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


9. artikulua.- Eskabideak egiteko modua eta horiek aurkezteko epeak.

1.- Eskabideak aurkezteko epea Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2019ko irailaren 14an amaituko da, muga-eguna barne.

2.- Eskaerak baliabide elektronikoen bitartez aurkeztuko dira euskadi.net-en egoitza elektronikoan:

Helbide horretan eskuratu ahal izango dira: eskaera-orria, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa.

3.- Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkezten bada, ordezkaritza justifikatu beharko da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

4.- Eskabidearen ondorengo izapideak http://www.euskadi.net/nirekudeaketak helbide elektronikoan egin eta jakinaraziko dira.

5.- Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat etorriz, eskabidea egiten duten entitateei jakinarazten zaie ematen dituzten datuak laguntza-lerro hauek kudeatzeko fitxategietan sartuko direla. Fitxategi horiek Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduan (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena) aipatzen dira. Era berean, jakinarazten da deialdi honetan parte hartzeak berekin dakarrela eragindako pertsonek onartzea beren datu pertsonalak
erabiltzea 20.10. artikuluan azaldutako helburuarekin. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailera jo beharko da (Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz).

10. artikulua.- Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

1.- Eskaera egiten duen erakundearen ezaugarriak eta burutu nahi den ekintza kontuan harturik, eskabide guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri egongo dira inprimakien ereduak eta aurkeztu beharreko proiektuen gutxieneko edukien aurkibideak:

a) Erantzukizunpeko adierazpena, behar bezala sinatuta.

b) «Oinarrizko eta harremanetarako datuen» formularioa.

c) Laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagokion «Aurrekontua» inprimakia, behar bezala beteta. Aurrekontua kontu-sailen arabera banakatu beharko da, kontzeptuak argi bereizita.

d) «Proiektuaren memoria» inprimakia edo, hala badagokio, laguntza eskatu den jarduketa-lerroari dagozkion proiektu-memorietako gutxieneko edukien aurkibidea. Beharrezkoak diren eremu guztiak bete beharko dira, dirulaguntza eskatzen den proiektu motaren arabera.
Zehazki, «Memoriaren proiektua» inprimakiaren barnean, lerroaren arabera, honako hauek adierazi beharko dira nahitaez: inpaktuaren murrizketako parametro gakoa edo gakoak, kalkulu-metodoaren xehetasunak eta kontserbazio-egoeraren hobekuntza, natura-ondarearen lerroaren kasuan.

Aurkeztutako dokumentazio gehigarriak ebaluazio teknikorako kontuan izan behar den informazioa badu, nahitaezko bi inprimaki horien apartatuetan berariaz adierazi beharko da zein den dokumentazio gehigarri horretan kontsultatu behar den informazioa (apartatuak, kapituluak eta abar).

.- Berotegi-efektuko gasen igorpenak murriztera bideratutako klima-aldaketaren lerroko ekintzei dagokienez, dirulaguntza eskatzen den jarduerari dagokion igorpen-murrizketa zehazteko egindako hipotesiak, kalkuluak edo estimazioak jasota eta azalduta dauden frogagiria atxiki beharko da.

2.- Eskatzaileek, borondatez, eta puntuazio handiagoa lortze aldera, honako agiri hauek aurkeztu ahalko dituzte eskabideekin batera:

a) Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.

b) Klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, hala badagokio, edo klima-aldaketarekin lotura duen plana, programa edo ordenantza izatea egiaztatu behar da.

c) Egokitzapen-ekintzen garapenarekin lotuta dauden klima-aldaketaren lerroko eskaeren kasuan, dagokion agintariaren baimena beharko da proiektua garatzeko.

d) Hala dagokionean, tokiko jasangarritasun-politikak beteko direla hitzematea eta/edo jasangarritasun-prozesuen ebaluazio- eta jarraipen-txostena egitea.

e) 16. artikuluan zehaztutako balorazio-irizpide guztiak behar bezala aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren argibideak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

17. artikulua.- Deialdiaren ebazpena. 1.- Ingurumeneko sailburuordeak, ebaluazio-organoak igorritako proposamen arrazoitua ikusita, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena izenpetuko du sei hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpena argitaratuz emango zaie haren berri interesdunei. Adierazitako epea igarota ez bada jakinarazpenik egin, eskabideak ezetsi egin direla ulertu beharko da, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan jasotakoaren ondorioetarako; nolanahi ere, administrazioak bete beharko du lege horrek ezartzen dion ebazteko betebeharra. 2.- Laguntza eman den edo ez zehaztuko da ebazpenean; gainera, laguntza eman bada, zer erakundek jaso duen, laguntza zer proiektuk jaso duen eta zenbateko laguntza jaso duen zehaztuko dira; eta, aitzitik, eman ez bada, laguntza ez emateko arrazoiak adieraziko dira. Halaber, erakunde onuradunen batek uko egiten badio jaso duen dirulaguntzari, ezarritako exekuzio-epearen lehen urtearen barnean, ebazpenean zehaztuta egongo da partez diruz lagundutako proiektuen eta aurrekontu ezagatik dirulaguntzarik gabe geratutakoen lehentasun-hurrenkera, dirulaguntzak jaso ditzaten. 3.- Aurreko lerrokadetan aipatzen den ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gora jotzeko helegitea jarri ahal izango diote erakunde interesdunek Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


22. artikulua.- Dirulaguntza justifikatzea.

1.- Erakunde onuradunek diruz lagundutako ekintza 2021eko urriaren 29a baino lehen gauzatu eta justifikatu beharko du.

2.- Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, bitarteko elektronikoz, https://euskadi.net/nirekudeaketak webgunean:

a) Toki-erakundearen Idazkaritzak egindako ziurtagiria, dirulaguntzaren xedea bete dela adierazten duena.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen dirulaguntza jasotzekoa den jardun-lerroari dagozkion ekintzak egin direla azaltzeko memoria, haien
ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumeneko etekinen kasuan, inpaktuen murrizketa eta egiazko ingurumen-presioak zenbatestea, a priori helburuekin alderatuta, 18. artikuluan zehaztutako baldintzen pleguan adierazitakoaren arabera. Diruz lagundutako ekintzaren izaeraren arabera, jarduketaren aurretik eta ondoren egindako argazkiak jasoko dira memorian, ahal den guztietan.

c) Ekonomia zirkularreko proiektuen kasuan, jakiak alferrik ez galtzea sustatzera edo/eta ezartzera bideratutako mekanismoen ingurukoak badira, udalerrian alferrik galtzen den jakien benetako kalkulua eta horretarako metodologia jaso beharko dituzte.

d) Natura-ondarearen lerroko ekintzen kasuan, eta lursailen erosketa ere barne sartzen bada, entitate onuradunak jabetzaren erregistroko ziurtagiria erantsi beharko du.

e) Lurzoruen gaineko proiektuen kasuan, diruz lagundutako jardueraren kokapenari dagokion lurzoruaren kalitatea deklaratzeko espedientea hasteko eskabidearen kopia.

f) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak. Ordainagirietan fakturatutako zenbatekoak zehaztuta agertuko dira, eta kontzeptuak banakatuta eta unitateko prezioekin. Hala, aurkeztutako dokumentazio teknikoa alderatu ahal izango da.

g) Diru sarreren eta gastuen zerrenda, eta beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru sarrerarik eskuratu bada, hala adieraztea. Gastu-zerrendan, fakturatutako kontzeptua nahikoa zehaztu beharko dira, diruz lagundutako gastuei dagozkien zenbatekoak eta besteak bereizi ahal izateko.

g) Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskribatzailea.

h) Proiektuan sortutako materialen kopia.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk