Ezohiko lan merkatuan kontratatzeko laguntzak 2. deialdia. Galdakao 2019

Deskribapena


Xedea

Enplegua sustatzeko ekintzak, ezohiko merkatuan egindako kontratazioen bitartez, lan-munduan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzeko helburua dutenak, aldi bateko lan-esperientziaren bitartez, kualifikazioa edota gaitasun pertsonalak eta motibazioa bultzatzeko.


ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA:

2019/12/03 – 2019/12/04

ZENBATEKOA:

  • Enplegua sustatzea enplegu babestuko proiektuak eginez: ezohiko lan merkatuan kontratatzeko laguntza : 232.000,00 euro.
  • Enplegu eta prestakuntza proiektua: Ezohiko merkatuan prestakuntza eta enplegu babestuko ekintzak: 145.000,00 euro.

ONURADUNAK:

Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen erroldan inskribaturik dauden lan-munduan sartzeko enpresak edo irabazi-asmorik gabeko entitateak, lan merkatuan txertatzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta lan-mundan sartzeko dihardutenak, izan daitezke diru-laguntza hauen onuradunak.

ARAUDIA:

2019ko azaroaren 25eko 2241 Alkate Dekretuaren laburpena, enplegu babestuko proiektuak egiteko diru-laguntzei buruzko 2019ko bigarren deialdia egiten duena: ezohiko lan merkatuan kontratazeko laguntzak