Enpresetan lan kontraturik gabeko praktikak egiteko dirulaguntzak (Udal Gaztedi plana). 2019

Deskribapena


Xedea

Lankidetza hitzarmena sinatu duten udalerrietan (Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) erroldatutako 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduriko inguruko enpresa Lanekoak ez diren praktikak egiteko programaren oinarri arautzaileak eta deialdia ezartzea. Enpresa, lan profesionalak burutzeko kontratazioa ahalmena duen edozein erakunde bezala ulertzen da.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/09/17 – 2019/12/31

ZENBATEKOA: 60.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Beken onuradunak izateko bete beharreko baldintzak

  • 18-25 urte izatea praktikaldia hastean.
  • Edo, 26-29 urte izatea praktikaldia hastean, betiere Gazteen Berme Sisteman altan emanda egotea.
  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera «Gaztedi Uribe Kosta» hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea (Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz).
  • Lanbide-heziketako titulua izatea (erdi-mailako edo goi-mailako), edo goi mailako titulazioa ikaskuntza artistikoetan edo kirol arlokoetan izatea, edo unibertsitateko titulua edo profesionaltasun ziurtagiria edukitzea.
  • Gazteen Berme Sisteman izena emanda egotea, hala badagokio.
  • Prestakuntzarekin lotura zuzena duten hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik ez edukitzea.
  • Enplegu gabe egotea eta Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea.
  • Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta Zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea eta horretarako ezgaitzen duten lege debekatuen
  • sartuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik gertatu direnak barne.

Programan parte hartuko duten enpresek/erakunde onuradunek bete beharreko baldintzak

  • Legez eratuta egotea eta egoitza soziala edo lantokia Bizkaian izatea.
  • Enpresa eskatzaileek egunean izan beharko dituzte Leioako Udalarekiko zein Administrazio Publikoarekiko zerga betebeharrak, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak
  • ere, diru-laguntza eskabidea aurkezteko datan.
  • Bekaren onuraduna gizarte segurantzan altan ematea Lanekoak ez diren praktiken epigrafean.
  • Programak dirauen bitartean, Lanekoak ez diren praktiketan dagoen gaztea tutorizatzeko gaitasuna duen langileria edukitzea.
  • Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta Zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea eta horretarako ezgaitzen duten lege debekatuen sartuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik gertatu direnak barne.

ARAUDIA:

Lanekoak ez diren praktikak egiteko beken deialdiaren oinarri arautzaileak onartu, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko Udalen artean sinatutako elkarlanerako Hitzarmenaren eremuan «Gaztedi Bizkaia 2020» proiektuaren esparruan, 2019ko ekitaldiari dagokiona.