Enpresa-proiektu berrien sustapena laguntzak. Mutriku 2019

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da Mutrikun enpresa berriak ezartzeko enpresa-ekimenei laguntzea zenbait udal-zerga ordaintzerakoan hobariak aplikatuta.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/12/12/ - 2020/01/08

ONURADUNAK:

Laguntzen onuradunak izango dira honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak nahiz juridikoak:

  • Debegesarekin elkarlanean, Garapen Sozioekonomikoko alorreko teknikariek ontzat emandako Bideragarritasun plana eginda izatea.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean eman beharreko alta Mutrikuko udalerrian ematea.
  • Lantokia Mutrikuko udalerrian egotea eta baita egoitza sozial eta fiskala ere.
  • Jarduera ekonomikoaren gaineko zergaren hasiera alta indarrean dagoen urtean ematea (salbuespen dira, aurreko Mutrikulan konbokatoriaren aurkezpen epeen ondoren alta eman zutenak, horiek aurkeztu ahal izango dute).
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte segurantza rekikoak egunean izatea egiaztatzea.
  • Mutrikuko Udalarekiko zorrik ez izatea.
  • Diru laguntza publikoak lortzeko aukeretatik baztertua ez izana.

ARAUDIA:

Enplegua sortzeko eta ekintza iletasuna bultzatzeko laguntzak emateko programa arautzeko oinarriak. (Mutrikulan). 2019 deialdia.