Enpresa eta inbertsio proiektuak sortzeko eta martxan jartzeko diru-laguntzak. Sopuerta 2019

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen helburua da itzuli behar ez diren laguntzak arautzea, enpresa- eta inbertsio-proiektuak sortzearen eta martxan jartzearen ondorioz sortzen diren gastuak diruz laguntzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/10/24 – 2019/12/15

ONURADUNAK:

Enpresa-proiektu berrien sustatzaileek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Gutxienez enpresa-proiektuaren sustatzaileetako batek Sopuertan erroldatuta egon beharko du deialdia argitaratu baino lehen.
  • Jardueran alta eman aurreko justu urte eta erdi lehenago Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren tarifen talde berean jarduera bat gauzatu ez izatea, ez eskatzaileak ez bigarren mailara arteko odolkidetasun-harremana duten pertsonek edo bizikidetza-unitate berekoak direnek, belaunaldi-aldaketako kasuetan izan ezik.

ARAUDIA:

Enpresa- eta inbertsio-proiektuak sortu eta abian jartzeko dirulaguntzak esleitzeko oinarriak eta deialdia. 2019 ekitaldia.