Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako kontratazioa egiteko diru-laguntzak. Durango 2019

Deskribapena


Xedea

Merkatu arrunteko Bizkaiko enpresek kontrata ditzaten Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden durangarrak. Ondorio horietarako, dagokion tokiko erakundearen lurralde-esparruan lantokia eta jarduera ekonomikoa duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak hartuko dira tokiko enpresatzat.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/11/19 – 2019/12/18

ZENBATEKOA:  186.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Oinarri hauetan ezarritako diru-laguntza tokiko enpresek eskatu ahal izango dute, betiere honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Lan-egoitza eta jarduera ekonomikoa Durangon izatea.
  • Bere zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzaren kotizazioan egunean egotea.
  • Azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluak arautzen dituen kasuetako batean ez egotea

ARAUDIA:

2019ko azaroaren 6ko 2019/2101 Ebazpenaren laburpena, enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako kontratazioa egiteko Durangoko udalaren oinarri araultzaileak eta diru-laguntza deialdia 2019an.