Enplegua sustatzeko laguntzak. Abanto-Zierbena 2019

Deskribapena


Xedea

Abanto-Zierbenan erroldatuta eta Lanbide-EEZn enplegu eskatzaile gisa inskribatuta dauden langabeak enpresen, saltokien eta profesionalen merkatu arruntean kontratatzeko erraztasunak ematea, euren egoera juridikoa edozein izanik ere, baita irabazi asmorik gabeko erakundeak, elkarteak edo fundazioak ere, betiere egoitza fiskala, soziala edo lantokia Abanto-Zierbenan badute.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/08/13 – 2019/12/31

ZENBATEKOA: 55.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Enpresa, saltoki eta profesional guztiak kontratatzeko laguntza hauen onuradunak izan daitezke, euren forma juridikoa edozein izanik ere, baita irabazi asmorik gabeko erakundeak, elkarteak edo fundazioak ere, betiere egoitza fiskala, soziala edota lantokia Abanto-Zierbenan badute.

ARAUDIA:

2019ko diru laguntzen deialdia, Abanto-Zierbenan enplegua sustatzeko, lan merkatu arruntean kontratazioak egiteko enpresentzako laguntzen bidez. Kontratazioak egiteko laguntzak. Abanto Enpresa 2019.