Enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko prorgramaren laguntzak. Gipuzkoa 2019

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da arautzea enplegua eta gizarteratzea-laneratzea sustatzeko dirulaguntzak.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/10/29 – 2019/11/19

ZENBATEKOA: 740.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Tokiko entitateak, eskualde garapeneko agentziak eta irabazi asmorik ez duten sustapen entitate pribatuak, zeinak aipatzen baititu 182/2008 Dekretuak, azaroaren 11koak, laneratzeko enpresen kalifikazioa arautu eta horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dituenak, 7. artikuluan, betiere Gipuzkoan kokatzen badira.

Gipuzkoan kokatzen diren gizarteratze enpresak.

Partaidetza eta/edo finantzaketa publikoak dituzten gizarteratze-eremuko hirugarren sektoreko erakundeak.

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren funts publikoen bidez finantzatutakoak eta entitate horien interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak eta unibertsitateak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.

Gipuzkoan kokatzen diren enpresa elkarteak

ARAUDIA:

«Enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko» programaren dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta 2019. urteko deialdia.