Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza-ekintzailetza sustatzera bideratutako 2019ko laguntza-programa

[emco_2019]

Deskribapena


Xedea

2019ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiri-inguruetan merkataritza-ekintzailetza sustatzeko emango diren laguntzak arautzea, honako laguntza-lerro hauen bitartez:

● Udalen lerroa: merkataritza-ekintzailetza sustatzeko jarduketak gauzatzea.

● Ekintzaileen lerroa: merkataritza-establezimendu berriak irekitzea.

Aurrekontuko zuzkidura

2.700.000,00

Prestazio ekonomikoa

UDALEN LERROA: Diruz lagun daitezkeen jarduketak

- Dirulaguntza jaso ahal izango dute honako kategoria hauetakoren batean dauden jarduketek:

  • Lokalen egokitzapen-lanek, lan horien helburua merkataritza-jarduera bat garatzea denean.
  • Merkataritza-ekintzailetza sustatzeko jarduketa-proiektuen ezarpena.
  • Bideragarritasun komertzialeko azterketak egitea.

- Jarduketak 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko ekainaren 30era gauzatu beharko dira

- Udal bakoitzak laguntza bat jaso ahal izango du, gehienez ere, jarduketa-kategoria bakoitzeko.

- Jarduketa guztiak azpikontratatu ahal izango dira.

UDALEN LERROA: Diruz lagundu daitezkeen gastuak

- Jarduketak gauzatzeko beharrezkoak diren gastu guztiak lagundu ahal izango dira diruz, betiere 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko ekainaren 30erako epean fakturatu badira eta 2020ko abuztuaren 31 baino lehen ordaindu badira.

- BEZa ez da diruz laguntzekoa izango.

EKINTZAILEEN LERROA: Diruz lagun daitezkeen jarduketak

- Merkataritza-establezimendu berrien irekiera diruz lagundu ahal izango da hura 2019ko urtarrilaren 1etik agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu bitartean egin bada.

- Kanpo geratuko dira:

  • Txikizkako eta handizkako merkataritza-jarduera hauetara bideratutako establezimenduak:
    • Sendagaiak, produktu farmazeutikoak eta homeopatikoak.
    • Lurreko, aireko, ibaiko edo itsasoko ibilgailuak (ibilgailu, bizikleta, bizikleta elektriko eta osagarrien ordezko piezen merkataritza, berriz, diruz lagundu ahal izango da).
    • Erregaiak eta labaingarriak.
    • Tabako-gaiak.
    • Armak ekoitzi, merkaturatu eta finantzatzea.
  • Online merkataritza-jarduera garatzen duten establezimenduak irekitzea.
  • Merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotutako lokalik ez duten enpresak.
  • Lan-jarduera edo lantokia kalean bertan kokatuta ez duten enpresak.
  • Jarduera-zentroa edo lantokia ohiko etxebizitzan duten enpresak.
  • Izendapen edo forma juridikoa aldatzea edo kapitala hedatzea.
  • Lekualdaketak, belaunaldien arteko erreleboak edo enpresen arteko transmisioak izan dituzten establezimenduak irekitzea (hornidura-azoken kasuan salbu, horiek diruz lagundu ahal izango baitira).
  • Euskaditik kanpo edo bizitegiz bestelako gune gisa kalifikatutako guneetan establezimenduak irekitzea.
  • Diruz lagun daitekeen gastua 6.000 eurotik beherakoa duten jarduketak.

- Jarduketa guztiak azpikontratatu ahal izango dira.

EKINTZAILEEN LERROA: Diruz lagundu daitezkeen gastuak

Gastos subvencionables de los EMPRENDEDORES:

- 2019ko urtarrilaren 1etik agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu arte egin eta ordaindu diren inbertsioen eta gastuen zenbatekoa.

- Diruz lagundu ahal izango dira honako kategoria hauetakoren batean dauden gastuak:

  • Enpresa eratzeko gastuak:
    • Erregistroa, notariotza eta hasierako aholkularitza-gastuak.
  • Jarduera martxan jartzeko gastuak:
    • Funtzionamendu-gastuak: Negozioari dagokion lokalaren alokairua, bideragarritasun-azterlanak, izen komertzialaren babesa (patenteak eta markak), irudi korporatiboaren diseinua, negozioa egokitzeko eta martxan jartzeko beharrezkoak diren proiektu teknikoak (barne-diseinukoak barne) profesionalek egindakoak, instalazioen egokitzapen-lanak ( pintura, elektrizitatea, argiztapena, klimatizazioa, eta ur-, gas- edo elektrizitate-instalazioak).
    • Enpresa eratzeko eta hazteko beharrezkoak diren inbertsioak aktibo finkoetan. Horiek berriak izan beharko dute, enpresaren aktiboan sartu beharko dute eta laguntzaren xede den establezimenduan egon beharko dute abian, gutxienez hiru (3) urtez, EJZn alta ematen den egunetik aurrera: Merkataritza-jarduerarekin lotutako altzariak eta makinak erostea, ekipamendu informatikoa eta inprimatze- eta/edo digitalizatze-sistemak erostea (sistema eragilearen software-lizentzia edo hura abian jartzeko oinarrizko softwarea barne) eta beharrezkoak diren kudeaketa-aplikazioak eta -programak, enpresaren jardueraren eta ekoizpen- eta administrazio-kudeaketaren modernizaziorako eta optimizaziorako, Online salmentaren funtzionalitatea barne hartzen duten merkataritza elektronikorako web-orriak eta software-tresnak sortzea, garraio-elementuak (diruz lagundu ahal izango dira diruz lagundutako enpresaren jarduera horietan garatzen bada edo jarduera garatzeko ezinbestekoak badira).

- Honako hauek ez dira diruz lagunduko:

  • Lursailak, eraikinak edo lokalak erostea.
  • Pertsonal-gastuak.
  • Negozioa mantentzeko gastu orokorrak (argia, ura, gasa, elektrizitatea, telefonoa, ohiko aholkularitza-gastuak...).
  • Mantentze- eta berriztatze-lanen gastuak, web-posizionamendurako zerbitzuak, kontu-ikuskaritzak, webguneari buruzko azterketak, konponketak, web-orriaren hedapenak...
  • Negozioa irekitzeko lizentziak.
  • Merkataritza-establezimenduarengandik bereizitako eremuei dagozkien alokairuak.
  • Mota guztietako zergak, tasak eta kontribuzioak.
  • Ibilgetua erosteko kuotak, erosteko aukera ematen duen leasing/renting bidez.
  • Erakunde eskatzaileak fabrikatu eta eskainitako ondasunak eta zerbitzuak.
  • 100 eurotik beherako fakturak (BEZik gabe).
  • BEZa.
  • Konponketak.

Baliabide ekonomikoak:

a) Udalen lerroa: 900.000 euro (ordainketa-kreditua: 630.000 euro eta konpromiso-kreditua: 270.000 euro).

b) Ekintzaileen lerroa: 1.800.000 euroko ordainketa-kreditua.

Lerro bat finantzatzeko ordainketa-kreditua agortzen ez bada, horietako bakoitzari dagozkion emakida-eskaerak ebatzi ondoren, beste baten kreditua handitzeko erabil daiteke soberakina.

Laguntzen zenbatekoa:

Udalei, jarduketa-proiektuaren zenbateko osoaren % 70 lagunduko da diruz, eta gehienez ere 120.000 euro emango die jarduketa-proiektu bakoitzeko.

Merkataritza-enpresei, diruz laguntzeko onartutako zenbatekoaren % 70 izango da diru-laguntza, eta gehienez 20.000 euroko diru-laguntza emango die eskabide bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Udalen Lerroan laguntzak honela ordainduko dira:

  • Laguntzaren % 70: laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.
  • Gainerakoa: justifikazioa egiaztatu ondoren.

Ekintzaileen lerroan laguntzak honela ordainduko dira:

  • Laguntzaren % 100 emakida ebatzi ondoren ordainduko da, dirulaguntza ematearen ebazpenaren jakinarazpena jasotako egunetik hasi eta hamabost (15) eguneko epean, betiere inork uko egin ez badu.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

1) 15.000 biztanletik gora dituzten udalerriak. Zerrenda agindu honetako II. eranskinean dago jasota.

2) 15.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, hirigune historikoa eta udalerriko merkataritza-establezimenduen kopurua dela-eta biziberritze komertzialerako potentzialtasuna badituzte. Halako udalak agindu honetako II. eranskinean jasota daude.

3) Beren eskualde-ingurunean ekonomia eta merkataritza arloko erreferentziazko gunetzat jotzen diren udalerriak. Aipatu udalak agindu honetako II. eranskinean jasota daude.

4) Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde-buruak, 75 merkataritza-establezimendu baino gehiago dituztenak. Halako udalak agindu honetako II. eranskinean jasota daude.

5) 10.000 biztanletik gora dituzten udalerriak, 75 merkataritza-establezimendutik gora dituztenak eta, 2019ko urtarrilaren 1ean, langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino altuagoa dutenak. Halako udalak agindu honetako II. eranskinean jasota daude.

Eskakizunak:

  • Akreditatzea laguntzako udaletxe onuradunen bat izatea
  • Ordezkaritzak eman balu, entitate eskatzailearen legezko ordezkaritzako boterea aurkeztea
  • Pertsona edo erakundea ez dagoela Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan aipatzen dituen gainerako egoeretan (onuradun izatea eragozten duten egoerak)
  • Ez daukala diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratibo irmorik
  • Ez daukala inolako itzultze- edo zehatze-prozedurarik abian
  • Betetzen duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoanxedatutakoa.

ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

Eskaera egiteko orduan laguntzaren xede den jarduera garatzen ari diren mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak.

Definizioak:

* Enpresa: Jarduera ekonomiko bat garatzen duen erakundea, edozein dela ere haren forma juridikoa.

* Mikroenpresa, enpresa txikia eta ertaina (ETE): 250 pertsona baino gutxiagori lana ematen dieten enpresak, eta, gehienez ere, 50 milioi euroko urteko negozio-bolumena dutenak, edo, gehienez ere, 43 milioi euroko urteko balantze orokorra dutenak.

* Merkataritza-jarduera: Xede horretarako eskuratutako salgaiak edo produktuak, bere horretan, eraldaketa-prozesu handirik gabe, merkatuaren esku jartzea, baita ekoizleek, artisauek edo industrialek berek zuzenean eta esklusiboki, kontsumorako ondasunak saltzea ere, baldin eta ondasun horiek ekoizteko, merkaturatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan sartuko ez diren ondasunak badira.

Eskakizunak:

  • Enpresa txiki edo ertaintzat (ETE) jotzeko behar diren baldintzak betetzen dituela
  • Ordezkaritzak eman balu, entitate eskatzailearen legezko ordezkaritzako boterea aurkeztea
  • Pertsona edo erakundea ez dagoela Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan aipatzen dituen gainerako egoeretan (onuradun izatea eragozten duten egoerak)
  • Ez daukala diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratibo irmorik
  • Ez daukala inolako itzultze- edo zehatze-prozedurarik abian
  • Betetzen duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoanxedatutakoa.

Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia merkataritza duten autonomoek.

Eskakizunak:

  • Ordezkaritzak eman balu, entitate eskatzailearen legezko ordezkaritzako boterea aurkeztea
  • Pertsona edo erakundea ez dagoela Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan aipatzen dituen gainerako egoeretan (onuradun izatea eragozten duten egoerak)
  • Ez daukala diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratibo irmorik
  • Ez daukala inolako itzultze- edo zehatze-prozedurarik abian

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikoaren gaineko kontsultak:

· ZUZENEAN: 012 y 945018000·
ATTurismo@ejie.eus

 

Gobierno Vasco-Dirección de comercio

Donostia-San Sebastian, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tlf: 945.01.99.64

Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa

Samaniego, 2

01009 Vitoria-Gasteiz

Tlf: 945.01.70.54

Bizkaiko Turismo eta  Merkataritza Lurralde Bulegoa

General Concha, 23

48010 Bilbao

Tlf: 944.03.14.26

Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tlfno: 943.02.25.65

Tlf: 943 02 25 65

 

 

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1074302

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera-aurkezpen epean 2019ko urriaren 15ean hasiko da eta 2019ko azaroaren 14an bukatuko da.

Zeinen sarrera-ordua eskaera-aurkezpeneko azken eguneko 23:59:59horas-en ondokoa izan dadin eskaera haiek ez dira onartuko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk