Ekonomia zirkularreko prozesuen sustapenerako laguntza-programa. Tolosaldea 2019

Gobernu Zentrala

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da Tolosaldeko eskualdeko enpresa eta erakundeetan ekonomia zirkularrek proiektuak gauzatzeko bultza da ematea ekonomia zirkularreko oinarriak txertatzeko garaian beharrezko zerbitzu teknologiko edo aholkulari tza ren kostuarekin laguntzeko.

Helburu hori betetzeko, zenbateko mugatuko laguntza ekonomikoak emango dira. Hartu, ekoiztu, kontsumitu eta bota eredu ekonomiko linealak beste eredu zirkularrago baten bidea hartu behar du, baliabideak eta energia berrerabili eta birziklatzera bideratzen duena. Ekonomia zirkularrak arlo desberdinak hartzen ditu eta ekintza lerro hauekin lerrokatzen diren ekintzak sustatu nahi dira.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2019/10/04 – 2020/03/31

ZENBATEKOA: 25.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauen onuradun izan daitezke Tolosaldea osatzen duten 28 udalerrietako batean egoitza fiskala edo lantegi iraunkorra duten enpresak eta erakundeak. Hauek dira eskualdeko 28 herriak: Abaltzisketa; Aduna; Albiztur; Alegia; Alkiza; Al tzo; Amezketa; Anoeta; Asteasu; Baliarrain; Belauntza; Berastegi; Berrobi; Bidania-Goiatz; Elduain; Gaztelu; Hernialde; Ibarra; Ikaztegieta; Irura; Larraul; Leaburu Txa rama; Lizartza; Orendain; Orexa; Tolosa; Villabona eta Zizurkil

ARAUDIA:

Ekonomia zirkularreko prozesuen sustapenerako laguntza-programa (Ekonomia Zirkularra Bultzatuz 2019) arautzeko Oinarriak.